[dantzan] Soinuaren Hotsa

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
As, Mar 29, 10:13:16, CEST 2005


Trikitixaren inguruko dokumentazio zabala bildu eta sarean jarri du 
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak. Tartean, dantzari buruzko hainbat 
aipamen ageri dira, debekuen garaiari lotuta batez ere.Trikitixaren 
inguruko dokumentazio bilketa egiten ari da Euskal Herriko Trikitixa 
Elkartea eta bilketa horren emaitzetako bat da sarean jarri berri duten 
Soinuaren Hotsa webgunea. Artikuluak, aipamenak, argazkiak, doinuak, 
prentsako artikuluak eta beste hainbat informazio bildu dute bertan. 
Trikitixaren historia bat osatzen dute agiri guztien artean.

Hainbat atal ditu webguneak. Adibidez, kronologia izenekoan trikitixaren 
historiako gertaera nagusiak jaso dira. Doinutegian trikitixako hainbat 
doinu entzuteko aukera dago. Bestalde, trikitixarekin lotutako hainbat 
hitzek osatutako hiztegitxo bat eskaintzen da. Horiez gain Debekuak, 
Diskografia, Erromeria, Hitzaldiak, Koplak, Omenaldiak, Soinuaren 
etorrera, Soinugileak, Trikitilariak (Panderojoleak, Soinujoleak, 
Bikoteak, Taldeak) eta Txapelketak izeneko atalak ere aurki daitezke.

Soinuaren Hotsa
http://www.trikimailua.com

Euskal Herriko Trikitixa Elkartea
http://www.trikitixa.net




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago