[dantzan] mutildantzak

MIKELARANBURU a bildua telefonica.net MIKELARANBURU a bildua telefonica.net
As, Mar 29, 14:15:11, CEST 2005


Nahiz eta ezezagunak izan, Baztango mutildantzak gure dantzak 
preziatuenak direla uste dut. Eta Oierrek esan bezala, Nafarroako 
dantza taldekoek ez dute ezagutzen. Gezurra dirudi.  Eta penagarria da.
1972.eko urtean Iruñeko Oberena dantza taldekoek Mauricio Elizalde 
Labrit Frontoira ekarri genuen. Ikastaro berezia izan zen. Maurizio 
bakarra, aurrelari, txistua jotzen eta, aldiberean, dantzatzen, hitzik 
eman gabe. Bere atzean, hilara luze batean, kantxa osoa betetzen, 
Iruñeko eta Nafarroako beste herriko dantzari eta dantzazaleak (neskak 
ez ezik, Mauriziok ez zuelako onartu; egian esan, bat edo bi 
neskalagunak sartu ziren erdiezkuturik). Hiruzpalau mutildantza Ikasi 
genituen. Eta hortik aurrean Oberenak beti mutildantza bat sartu zuen 
bere ekitaldietan.
Ortzadar Sortua (1974an) mutildantza ikasten eta irakasten jarraitu 
genuen. Batez ere, gure adiskide eta jatorra Mariano Izetarekin, 
asteburuetan Elizondon. 
Ortzadarreko lehen urtetan beti Baztango mutildantza  eskeintzen 
genuen gure egitarauetan (Bilantziko Txiki, motza delakoa, adibidez).
Gero “espektakulu arauek” baztertu ziren mutildantzak, baino Ortzadar 
taldean beti dantzatzen ditugu gure festetan, afarietan, 
behintzat.
Ez dira espektakularrak izango, baino urteak pasa dira eta euskal 
dantza maite dugunok gero eta gehiago maite dugu mutildantza. 







Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago