[dantzan] Jimeno Jurio Sariak I

Iñaki Azketa azqueta a bildua masbytes.com
Ast, Maiatza 12, 15:07:35, CEST 2005




                                                               
Agur t'erdi,

 

Datorren maiatzaren 7tik 14ra Artaxoako Udalak Jimeno Jurio Sariak I astea eginen du. 

Jose Maria Jimeno Jurio handiari omenaldia egin nahi dio. 

Ikertzaile hau, historiaz, etnografiaz, arteaz edo toponimiaz argitalpen ugariren egile izana,  

hainbat aldizkaritan kolaboratzaile izan da, eta bertze karguen artean, ohorezko Euskaltzain izendatu zuten. 

 

Esparru ezberdin eta anitzetan aritu zen ikerketa lanetan, eta azken garaiko Nafarroako historian pertsonaia giltza da.

Autorearen hurbileko gaiak eta azterkizunak biltzeko saiakera egin da jardunaldi hauetan, eta horrela, 

omenaldia egiteaz landa, batetik, bere lana eta bertzetik historiaren bitartez gure herria ezagutzeko nahia zabaldu eta sustatu nahi da.

 

Prestatu diren ekintzen artean bada bat martxan dena jada, literatur lehiaketa Artaxoa inguruko herriko ikastetxeetan. 

Gainerako ekitaldi saila Artaxoan bertan izanen da aipatu datetan. 

            Jakin ezazue egunik handiena maiatzaren 13a dela, sari banaketa izanen baita.

      



Maiatzaren 12an, osteguna

JIMENO JURIOREN OBRA

OSOA PUBLIKOKI

AURKEZTUKO DA

PAMIELA ARGITALETXEA

19.00etan Zahar etxean.





Maiatzaren 13an, ostirala

. ARTAXOAKO HARRESIAN

BISITA GIDATUA.

17.00etan irteera Chofetatik

PABLO GUEMBE gidari. . 



SARI BANAKETA:

KULTUR ASTEKO

EKINTZA NAGUSIA

Fraile eta Lakunza gaiteroak, eta literatur

lehiaketako lanak sarituko dira.

Kontzertua eta luntxa.

Harresiko San Saturnino Elizan 19.00etan.





Maiatzaren 14an, larunbata

. SAN FRANZISKO JAVIER

ARNOTEGIAN BISITA:

NAFARROAKO ARDOAREN BIDEA

Emanaldiak 10.00-13.30 / 16.00-20.00etan. . 



ARTAXOAKO HARRESIAN

BISITA GIDATUA HAURRENDAKO

13.00etan irteera Chofetatik

PABLO GUEMBE gidari. . 



KAFE-SOLASALDIA:

JOSE MARIA JIMENO JURIO

TXEMA ARANAZ

TOMÁS URZAINQUI

ROLDÁN JIMENO

JUAN RAMON ELORZ

16.00etan Zahar etxean. . 



DANTZA-MUSIKA IKUSKIZUNA

ORTZADAR Euskal Folklore Taldea

18.00etan Foru plazan. . ZURRIAGALDE 



MUSIKA BANDA:

ZARZUELAREN ANTOLOGIA

20.30etan Kontzertua San Pedro Elizan.

 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20050512/edc6a0e2/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago