[dantzan] Esteban Berazadi hil da

xabieretxabe xabieretxabe a bildua ole.com
Al, Maiatza 16, 00:25:15, CEST 2005


Egun on.

Larunbatean hil zen Esteban Berazadi dantzari eta dantza-maisua, 88 
urte zituela, astea Donostiako Ospitalean pasa eta gero. Astelehenean 
erori egin zen etxean, eta buruan jasotako kolpeak eraman du Esteban.

Esteban Berazadi Zarauzko dantza-maisu eta dantzari guztien aita zen. 
Gaztetan Batzokiko dantza taldean aritu zen, eta gerran Iparraldera 
ihes egin eta gero, ERESOINKA taldean aritu zen dantzan Europako 
antzoki onenetan. Alemanak Frantziara sartu zirenean muga pasa zuen, 
atxilotu egin zuten, eta Miranda de Ebro-ko kontzentrazio-gunean egon 
zen aurrena, eta Algeciras-eko "Batallón de Trabajadores"en gero.

Zarautza etorri zenean, gerraosteko Zarauzko kultur-mugimenduan 
aitzindari izan zen IRRINTZI taldean dantza-maisu aritu zen.

Orain bi urte ospatu zituen IRRINTZIk 50 urte, eta omenaldia egin 
genion Esteban Berazadiri.

Gaur eguerdian emango diote lur, eta arratsaldeko 7tan izango da 
hileta elizkizuna Zarauzko Parrokian.

"Txaparro" aldizkarian elkarrizketa bat egin nion iaz. IRRINTZI 
taldearen gorabeherak ere idatzi nituen aldizkari berean. Bi 
artikuluak, helbide hauetan dituzue:

Esteban Berazadiri elkarrizketa:
http://www.dantzan.com/Edukiak/EstebanBerazXa

IRRINTZI taldeak 50 urte:
http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2003-02-14_irrintzi


Xabier Etxabe.





Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago