[dantzan] Irizartarren dinastiaren agurra Oņatin

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ast, Maiatza 26, 11:09:56, CEST 2005



Korpus eguna da gaur. Gure dantzen historian zeresan handia izan duen 
ospakizuna. Gorpuzti eguna ez da jai eguna gaur egun, baina garai batean 
urteko ospakizunik handienetakoa zen. Orain asteburuan egiten diren 
ospakizunak, eta igandean egiten diren gorpuzti eguneko prozesio eta 
dantza emanaldiak. Oņatiko dantzariak ere prest daude bihar hasiko duten 
asteburu luzerako. Ostiralean hasi eta igande arratsaldea bitartean 
etenik gabe jardungo baitute dantzan.

Aurten nobedade garrantzitsuak daude Oņati aldean. 93 urtez Irizar 
abizeneko familiako hiru belaunalditako dantzariek egin dituzten 
buruzagi lanak. Alejandro Irizarrek 52 urtez jardun zuen Oņatiko korpus 
dantzetan buruzagi. Ondoren bere seme Jesus Irizarrek, Txutxin-ek, 31 
urtez eta azken honek semeak Mikel Irizarrek, 10 urte egin ditu lan 
horretan. Aurten Julen Kortabarriak jantziko ditu buruzagia bereizten 
duten gona eta bularreko banda urdinak.

Los dantzaris de Oņatz estrenarán vestimenta y capitán en el Corpus
Julen Kortabarria accede al faldellín azul tras un siglo de capitanía de 
los Irizar.
 Diario Vasco, Marian Gonzalez, 2005/05/26.
http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2005-05-26_onati





Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago