[dantzan] Pasaiako aurresku txapelketa

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Or, Maiatza 27, 10:51:40, CEST 2005



Igandean Pasaian jokatuko den aurresku txapelketarako izena eman dutenen 
zerrenda dator gaurko Berrian: 7 dantzari. Hiru Errenterikoak, bi 
Oiartzungoak, Lezoko bat eta Atarrabiako beste bat. Hor dabiltzatenek 
jakingo dute hobeto, baina iruditzen zait inoizko kopuru txikiena izan 
daitekeela. Aurreko batean gogoratzen genuen bezala hasierako urteren 
batean 38 lehiakide izan zirela kontuan hartuta, zer pentsatua eman 
dezake. Ez legoke gaizki 25. urteurrena ospakizunetarako baino 
gogoetarako erabiltzea.

Etzi jokatuko da Pasai Antxon Euskadiko XXV. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa
Berria, 2005/05/27
http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2005-05-27_aurresku







Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago