[dantzan] Ibilaldia

Juan antonio Aroma Lejarreta juananaroma a bildua hotmail.com
Or, Maiatza 27, 15:33:11, CEST 2005


Etzi, Ibilaldia ospatuko da Durangon eta dantzari dagokienez, honexek dira 
antolatatutako ekintzak.

Goizeko 9,30etan "EMON BOSTEKOA" doinuarekin Kriskitinek sortutako 
koreografiatxoa dantzatuz hasiera emon jako ibilaldiari.  Ekintza hau 
Kurutziaga ikastolan izango da eta bertan omenduko dira, lehengo promozioko 
ikasleak eta ikastolako sortzaileak.

Goizeko 11,00etan ZUHATZOLA gunean Durangoko Kriskitin, Tromperri eta 
Txoritxu Alai dantza taldeen ekitaldia. Ondoren, Larrain dantza dantzatzeko 
aukera gura daben guztientzat.

Zirkuitoari hasierako emoteko, sortzaileak, lehen promozioa, oraingo 
batzordea eta zenbait herri agintarik bira emoten duten bitartean musikariak 
izango dittuzte laguntzaile:
Kurutziaga ikastolatik San Fausto gunera, gaiteroak
San Faustotik Astolako gunera, trikitilariak eta albokariak
Arta gunetik Ibaizabal ikastolara, txistulariak
Guzti hau, 10,00etatik 11,00tara bitartean izango da.

Etorriko zareten guztioi, ondo pasadaizuela desiatzen dautsuet.

_________________________________________________________________
Móviles, DVD, cámaras digitales, coleccionismo... Con unas ofertas que ni te 
imaginas. http://www.msn.es/Subastas/




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago