[dantzan] Olentzero

XABIERETXABE a bildua ole.com XABIERETXABE a bildua ole.com
As, Abe 19, 20:56:43, CET 2006


Egun on.

Azkenaldian, Eusko Ikaskuntzako Folklore Sailak antolatutako Festa Berrien inguruko Jardunaldiak medio, Olentzeroren inguruan hitzaldi batzuk ematea egokitu zait. Gai horrek jendearengan jakinmina pizten duela konturatu nahiz, eta hainbat eta hainbat berotu egiten direla bere tesia defenditu nahi horretan. Gainera, Gabon garaia ailegatu baino lehenago hasten zaigu komunikabideetako "bonbardeoa", urtetik urtera handiagoa, eta iruditzen zait azken urteetan aldaketa handiak ematen ari direla Olentzeroren tradizioan.

Olentzeroren produkzioa izugarria da, eta haren inguruko artikulu nahiz notiziak ere ia egunero ailegatzen zaizkigu. Nik, mezu honetan, azken egunotan argitaratu diren hiru idatziren loturak jarri dizkizuet, hiru gai desberdinen inguruan:

1. Oier Araolazak Argian idatzitakoa, Mari Domingi (Olentzeroren "laguna") eta beste ohitura berri batzuen ingurukoa.

http://www.eibar.org/blogak/oier

2. Mungian inauguratu berri duten Olentzeroren etxearen inguruko notizia, Berria aldizkaritik.

http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=tartea&data=2006-12-15&orria=056&kont=001

3. "El Diario Vasco" egunkarian, Jexux Mari Mendizabalek idatzitako iritzi-artikulua, hiru gairen inguruan: Olentzero (Olentzero-igokaria, batik bat), euskara traketsa eta kalitatearen Q-a.

http://www.diariovasco.com/prensa/20061219/gipuzkoa/olentxeroaq_20061219.html

Merezi du hiruak irakurtzea.

Ondo izan.

Xabier Etxabe.





Prueba el Nuevo Correo Terra; Seguro, rápido, fiable.




-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20061219/79596d2e/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago