[dantzan] Bertsolaritza eta dantza

dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ast, Abe 21, 10:33:02, CET 2006


Beste batzuetan ere aritu izan gara dantzan posta zerrendan 
bertsolaritza eta dantza konparatzen. Atzoko Berrian Koldo Tapia, 
Bertsozale elkarteko arduraduna elkarrizketatu zuten eta hona bere 
hitzetako batzuk:

*"Kulturaren beste arlo batzuetako sortzaileen aldean, bertsolariak maiz 
egoten dira elkarrekin zein beren lanaren jarraitzaileekin. Abantaila da 
hori?*

Bertsogintzak baditu ezaugarri batzuk, eta gure eredua ez daiteke beste 
inon aplika. Arlo bakoitzak bere estrategia planteatu behar du. Lehen 
bertsolaritza /euskaldun autentikoa/-rekin identifikatuta zegoen. Orain 
eremu identitario horretatik kultur sorkuntzaren eremura egin du jauzi, 
kultur proiektu bihurtu da, ekintza moderno gisa aurkeztua. Horrekin 
batera, transmisio prozesu guztiak ere aldatu egin dira. Dantzaren 
arloan, aldiz, adibidez, ez da pauso hori eman. Bertsolaritza bezala, 
elementu identitarioa izan da dantza. Baina forma klasikoari horren estu 
lotzearen ondorioz, azkenean eguneratzeko denbora joan egin zaio. Badira 
bestelako saio indibidualak, oso interesgarriak, baina ez da dantzari 
beste dimentsio bat emateko estrategia orokorrik garatu."

http://tinyurl.com/y7d9as





Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago