[dantzan] Dantzariak aldizkariak 1970-1995

dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
As, Abe 26, 12:13:52, CET 2006



Durangoko azokan EDBk aurkeztutako nobedadeen artean Dantzariak 
aldizkariaren 52 aleak jasotzen dituen DVDa zegoen. Aldizkari guztiak 
digitalizatu dituzte eta disko bakarrean kaleratu. 1970 eta 1995 
bitartean argitaratu ziren aldizkariak dira, euskal dantzen inguruko 
informazio aberatsa jasotzen dutenak. Badirudi "Folklorea garatzeko 
tresnak" izeneko atal bat irekitzen duela honekin EDBk. DVDaren fitxa 
jarri dugu argitalpenen atalean:

Folklorea garatzeko tresnak: 001 Dantzariak aldizkaria
http://www.dantzan.com/argitalpenak/folklorea-garatzeko-tresnak-001-dantzariak-aldizkaria/



Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago