[dantzan] Aiko taldea

dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ast, Abe 28, 08:42:46, CET 2006



Atzoko Berrian Aiko taldearekin egindako erreportaje zabal bat etorri 
da. Aiko taldeko Patxi Laborda eta Sabin Bikandirekin elkarrizketatu zen 
Maite Asensio kazetaria eta hainbat kontu bildu ditu bi orrialdetan. 
Hona artikuluan aurki daitezkeen gogoetan arteko pintzelada batzuk:

- Azken urteotako aldeketetan atzera egin eta euskal dantzak berriz 
denon eskura jarri nahi ditu Aiko elkarteak, dantza egin nahi duen 
herritar oro plazara atera dadin.
-  ...musikaren aurrean gorputzak duen erantzun psikomotriza omen da 
dantza, eta ez du zertan zail izan. Hori da Aiko taldeak hedatu nahi 
duen mezua.
- Askok gogoan dute herriko plazetan gazteak, helduak eta zaharrak 
musika entzun orduko dantzara ateratzen zireneko garai hura. Egungo 
dantzari profesionalen perfekzio eta zehaztasunik ez zuten; bai, ordea, 
ondo pasatzeko gogoa, eta euren gorputzak musikaren erritmora 
askatasunez astintzekoa.
- ...abian jarri dute Maisuak izeneko proiektua: ikuskizuna baino 
gehiago, anti-ikuskizuna izatea nahi duten musika eta dantza emanaldia. 
Plazan, bi dantzari, hiru musikari eta dantza egiteko gonbita. Musika 
jotzen hasten direnean, dantzariek oinarrizko argibideak emango dituzte, 
dantza egin nahi dutenek gorputzari lehen bultzada eman diezaioten. Eta 
pausoz pauso, fandangoa edota jauziak modu errazean dantzatzen ikasiko 
dute; hortik aurrera, ondo pasatzea da kontua.
- Helduentzako ekimena da, taldearen ustez, kontraesan handia delako 
dantza suspertzearren haurrei irakastea, eta horren ondorioz, dantza 
umeen kontu bihurtu delako.

Erreportaje osoa hemen:

Antzina bezala dantzan
Azken urteotako aldeketetan atzera egin eta euskal dantzak berriz denon 
eskura jarri nahi ditu Aiko elkarteak, dantza egin nahi duen herritar 
oro plazara atera dadin.
Berria, Maite Asensio, Bilbo, 2006-12-27
http://www.dantzan.com/hemeroteka/antzina-bezala-dantzan





Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago