[dantzan] Kresala: Sehaska baleta

dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ast, Abe 28, 10:10:42, CET 2006


"Sehaska baleta" bere lana berria estreinatuko du gaur Kresala dantza 
taldeak. Helduei begira prestatutako lana da oraingoa. Dantza 
historikoaren sorreratik abiatu eta barroko eta aro modernoko estiloak 
bilduko ditu ikuskizunak, izan ere, gorteetatik antzokira dantzaren 
ibilbidea erakutsiko dute, dantzaren sehaskatik sehaska dantzara. Garan 
jasotako hitzen arabera, Faustino Aranzabal zuzendariaren iritzi lan 
zintzoa egin dute: «Aurreko obrak, ‘Marixe’k, antzerki ukitu handia 
zuela ohartu ginen eta honetan dantza soila bilatu dugu. Tranparik 
gabekoa da alde horretatik». Bost dantzari nagusi eta hogeita hamabost 
taldekide arituko dira 75 minutuko ikuskizunean. Horiekin batera, sei 
musikari arituko dira zuzenean. Sehaska baleta, Donostiako Gazteszenan. 
20:00etan.

Kresala dantza taldeak «Sehaska» ballet «zintzoa» estreinatuko du gaur
Gara, Donostia, 2006-12-28
http://www.dantzan.com/hemeroteka/kresala-sehaska-ballet-zintzoa

Dantza historikoa eta barrokoa 'Sehaska' lanean
Kresala dantza taldeak Sehaska balleta estreinatuko du gaur Donostiako 
Gazteszena aretoan, 20:00etan.
Berria, Itsaso Ibarra, 2006-12-28
http://www.dantzan.com/hemeroteka/dantza-historikoa-sehaska-lanean

Sehaska, le ballet de Kresala sur les planche
Le Journal du Pays Basque, 2006-12-28
http://www.dantzan.com/hemeroteka/sehaska-le-ballet-de-kresala
*
*




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago