[dantzan] Aiko taldea

Josu Garate arkitetua a bildua dantzan.com
Ast, Abe 28, 11:51:12, CET 2006


Infantilizatutako dantzaren harira, badirudi Patxi Perezek hasi eta Tapiak 
jarraitutako formulak hein batean funtzionatu duela horri buelta ematen, 
baina azken finean sarritan hor ere umeak gehiago ikusi ditugu nagusiak 
baino eta horrek duda asko sortarazi dizkit. Eibar, Elgoibar eta Deba aldean 
ere urteak badira Plazara Dantzara izenez halako antzerako asmo onari ekin 
zitzaiola baina han ere "umetuta" bukatu zuen inbentoak. Guraso askorentzat 
umea aitzakia da "salto" pixkat egiteko eta ez alderantziz, eta behin umeak 
tarteko, erreferentzia bihurtzen dira plazan!!!!!!!!!!!!!!!! Plazaren erdia 
bereganatu dute "lotsa" oraindik hain garatua ez dutelako, eta kitxo; 
gurasoak inguruan bideo kamarekin eta gainontzeko nagusiak plazatik kanpo 
utzi ditugu. Dantza "natural" egiteak behar du umetan ez daukagun heldutasun 
bat (hara zer lelokeria...) eta beraz azken urteotan kontrako bidea nola 
demontre egin dugun ulertzea ere arraroa bada behintzat. Zenbat ahalegin 
inozo halako eta besteko dantza umeeri erakusten! Emaitza ezagutzen dugu eta 
dudazkoa dirudit. Kanpotik begira dagoenarendako barneko sentimendua, "ni ez 
nago umekeritarako" edo antzerako zerbait izan daiteke, edo "begira hoiek 
umekeritan, ze anekdota polita".
Bide hau kontrara egiteko, benetan interesgarria dirudi Aiko-en ekimenak. Ia 
garrantzitsuena neretako "Dantza desdramatizatu behar dugu"-n hori litzake 
lotsak kentze aldera. Sufrimendu eta konzentrazio aurpegi larregi sortu 
ditugu azken urteotan, eta guk geuk han eta hemen eskeini ditugun dantza 
ikastaroetan beraz ez dut uste asmatu dugunik dantzaren arra barneratzen. 
Euskararekiko konparazioari helduz, ea euskara batuak, batean, eta dantza 
akademizatzeak, gurean, ekarri duen urteetako galera hori ez den larregirik 
igartzen euskalkien edo dantza "herrikoaren" (berezko, inprobisaziozko 
dantzaren) "zaharberritze" lan honetan. Eze, azken finean asmoa ere ez da 
euskara batua ez den zerbaitetan hitzegitea edo dantza akademikoa ez den 
moduren baten mugitzea, ezta?
Interesgarria beraz Aiko-en asmoa eta dudarik barik sentsibilitate handiz 
jardutea eskatuko duena. Alderdi horretatik, ezertan hasi aurretiko lanak 
eta lan taldearen curriculum-ak oinarri sendoa ematen dio, itxuraz 
behintzat, ekimenari. In bocca al lupo!
Bide batez, urte barri on danori. 

 


dantzan.com writes: 

>  
> 
> Atzoko Berrian Aiko taldearekin egindako erreportaje zabal bat etorri 
> da. Aiko taldeko Patxi Laborda eta Sabin Bikandirekin elkarrizketatu zen 
> Maite Asensio kazetaria eta hainbat kontu bildu ditu bi orrialdetan. 
> Hona artikuluan aurki daitezkeen gogoetan arteko pintzelada batzuk: 
> 
> - Azken urteotako aldeketetan atzera egin eta euskal dantzak berriz 
> denon eskura jarri nahi ditu Aiko elkarteak, dantza egin nahi duen 
> herritar oro plazara atera dadin.
> -  ...musikaren aurrean gorputzak duen erantzun psikomotriza omen da 
> dantza, eta ez du zertan zail izan. Hori da Aiko taldeak hedatu nahi 
> duen mezua.
> - Askok gogoan dute herriko plazetan gazteak, helduak eta zaharrak 
> musika entzun orduko dantzara ateratzen zireneko garai hura. Egungo 
> dantzari profesionalen perfekzio eta zehaztasunik ez zuten; bai, ordea, 
> ondo pasatzeko gogoa, eta euren gorputzak musikaren erritmora 
> askatasunez astintzekoa.
> - ...abian jarri dute Maisuak izeneko proiektua: ikuskizuna baino 
> gehiago, anti-ikuskizuna izatea nahi duten musika eta dantza emanaldia. 
> Plazan, bi dantzari, hiru musikari eta dantza egiteko gonbita. Musika 
> jotzen hasten direnean, dantzariek oinarrizko argibideak emango dituzte, 
> dantza egin nahi dutenek gorputzari lehen bultzada eman diezaioten. Eta 
> pausoz pauso, fandangoa edota jauziak modu errazean dantzatzen ikasiko 
> dute; hortik aurrera, ondo pasatzea da kontua.
> - Helduentzako ekimena da, taldearen ustez, kontraesan handia delako 
> dantza suspertzearren haurrei irakastea, eta horren ondorioz, dantza 
> umeen kontu bihurtu delako. 
> 
> Erreportaje osoa hemen: 
> 
> Antzina bezala dantzan
> Azken urteotako aldeketetan atzera egin eta euskal dantzak berriz denon 
> eskura jarri nahi ditu Aiko elkarteak, dantza egin nahi duen herritar 
> oro plazara atera dadin.
> Berria, Maite Asensio, Bilbo, 2006-12-27
> http://www.dantzan.com/hemeroteka/antzina-bezala-dantzan 
> 
> 
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> dantzan-leave a bildua postaria.com
 


arkitetua 




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago