[dantzan] Arte eszenikoen eskola
Oier Araolaza
oier a bildua dantzan.com
Or, Ots 17, 13:24:50, CET 2006
Dantza ikasketa arautuak egin ahal izateko eskola. Dantza irakasleek
titulua eskuratzeko aukera.
Adibide bat. Azken aldian han eta hemen entzun-irakurriko zenuten Euskal
Curriculumaren berri. Oinarrizko hezkuntza osatzen duen ikasleak izan
beharko lituzkeen ezagutza eta edukiak zehaztea da Euskal Curriculumaren
helburua. Joan den udan dantzari zegokion atala lantzeko presazko
enkargua iritsi zitzaidan. Oinarrizko ikasketak bukatzen dituen gazteak
dantzari buruz zer jakin behar duen zehaztu behar zen. Baina dantza ez
da ikasgai hezkuntza orokorrean. Musika ikasgaiaren barruko atal bat da.
Euskal Curriculumean alde horretatik aurrerapauso txiki bat eman da, eta
atalak Musika eta Dantza du izena. Ondorioz, musika irakasleekin
koordinatuta osatu genuen proposamena. Bakoitzak bestearen lana
errespatu zuen eta dena ondo. Baina, kafe orduan lan horren ondorioetaz
hizketan ari ginela eztabaida izan genuen. Ni ezkor ageri nintzen
dantzari zegokion atalaz. Edukiak proposatuko ditugu. Baina nork
irakatsiko ditu? Gaur egun ez dago dantza irakaslerik eskoletan. Izan
ere ez dago hezkuntza orokorrera begiratutako dantza irakasle
titulaziorik. Hemen ez behintzat. Beraz, musika irakaslearen esku
geratuko da lan hori. Alegia, orain arte bezala. Lankide nuen musika
irakasleak konbentzitu nahi ninduen kurrikulumean zehaztutako tresna
horiekin musika irakasleek lan ederra egin ahal izango dutela. Eta ea ez
ote nintzen fio musika irakasleetaz. Eta nire galdera: Zer pentsatuko
lukete musika irakasleek, musikaren irakaskuntza dantzarion esku balego?
Gainera, dantzaren irakaskuntza musika irakasleen eskuetan uzteak,
irakaspenei buruzko zalantzak eragiteaz gain, inoiz dantza irakasleak
egon ahal izateko bideak ixten dituela uste dut. Eta dantza irakasle
profesionaleak egotea mesede handia egingo lioke gure alorrari:
irakaskuntza sistemak hobetu, material didaktikoak prestatu, ikerketa
alorrak zabaldu, lan-baldintzak duintzeko urratsak eman eta beste
hamaika beharretan bidea egiteko lagungarri izango litzateke.
Kataluinian badago unibertsitatean, majisteritza bat dantzan
espezializatutakoa, eta gainera, dantza tradizionala duena helburu
nagusi. Hemen ez dugu horrelakorik. Eta benetan interesgarria litzatekeela.
Beste adibide bat. Gero eta Musika Eskola gehiagotan irakasten da dantza
tradizionala. Musika Eskolen legeak jasotzen du erro tradizionaleko
ikasgaiak eskain daitezkeela: txistua, trikitixa, gaita, alboka,... eta
dantza tradizionala. Bide horretatik hainbat Musika Eskoletan dantza
tradizionala ikas daiteke gaur egun. Baina nor da irakasle? Zein
titulazio aurkez dezake irakasle batek Musika Eskola batean jarduteko?
Ez dago titulaziorik. Eta beharrezkoa da. Datozen urteotan bide hori
oraindik gehiago zabaltzen joango baita eta funtsezkoa da dantza
irakasleen titulazio bat sortzea. Orain 8-9 urte, Eusko Jaurlaritzak
dantzaren alorreko lan-talde batzuk bildu zituen eta galdetu zuen
zeintzuk ziren dantzaren behar nagusienak. Dantza tradizionaleko
lantaldean proposamen garbi eta zehatz bat egin genuen: dantza irakasle
titulazioa sortu eta habilitazio ikastaroak martxan jarri. Kultura
sailak begi onez ikusi zuen, baina Hezkuntza sailari zegokiola eta hara
bideratu zuen. Gaurdaino. Izan ere, dantza alorretik ez dugu gaitasunik
izan gure artean antolatu eta presioa egiteko.
Zeinek eskatu horretan dago gakoa. Ez gara inor. Bakoitza gure kasa
gabiltza, bakoitzak gure proiektu propioa aurrera ateratzen saiatzera
mugatzen gara, eta hor konpon marianton. Nola sinplea da. Deitu, bildu,
azaldu, itxoin, eta berriz hasi, deitu, bildu, azaldu....
oier.
aritz.i a bildua euskalerria.org-ek idatzi du:
>Iep,
>
>Zer eskatu? nola eskatu? Zeinek eskatu?
>Erabateko ezjakintasunetik ari naiz.
>
>Aritz
>
>
>
>>Gaurko Berriak dio: "Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola Ofiziala
>>sortzeko urratsak egiteko eskatu diote sektoreko profesionalek Eusko
>>Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari." Artikuluan esaten denez hainbat
>>gidoilarik, aktorek, elkartek, erakundek eta enpresak sortutako
>>plataformaren ordezkaritza batek eraman zion eskaera Jaurlaritzari.
>>Orain egoera eta beharrak zehazteko txosten batzuk egitekotan geratu dira.
>>http://tinyurl.com/cra3b
>>
>>Argi dagoena da hemen mugitzen ez denak ez duela ezer lortzen. Eta non
>>gaude dantzariak? Geldi, gure etxera ate joka noiz etorriko diren zain.
>>Baina isilik dagoenaren berririk ez du inork jakiten. Eta Malerrekan
>>esan ohi duten bezala: mihi gabeko joarea, erdoilak jan.
>>
>>oier.
>>
>>
>>_______________________________________________
>>Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>dantzan-leave a bildua postaria.com
>>
>>
>>
>>
>_________________________________________________________
>Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
>___________________________________________________________________________________________
>Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
>
>
>------------------------------------------------------------------------
>
>_______________________________________________
>Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>dantzan-leave a bildua postaria.com
>
>
Dantzan posta zerrendari buruzko
informazio gehiago