[dantzan] Arte eszenikoen eskola

patxi a bildua zenbatgara.org patxi a bildua zenbatgara.org
Or, Ots 17, 16:49:13, CET 2006


Hain zuzen ere, hori izan da jende askoren kezka urte aunitzez. Orain arte
gauzak hala nola konpodu dira, baina nik uste dut beharrak konponbidea
sortzen duela eta gero eta behar gehiago dagoela.

Orain arte, habilitazorik gabe, oposaketen bidez hautatuak izan dira
dantza maisuak, sistima honek dituen gauza on eta txarrekin. Niri,
behintzat, ez zait bururatzen bertze bat hobeagorik.

Prest nago gai honen inguruan jardungo luken lan talde batean parte
hartzeko, afera honi irtenbidea ematea guzion intereserako izanen
litzatekela.

Dena den dantza maisu baten curriculum bat egituratzeko saikerak egin izan
dira, eta kontutan hartu beharko genituzke horrelako egitasmo bat
aintzinera bultzatzeko. Oierek dioen moduan, lan hori egin zen duela
zenbait urte, eta agian berreskuratu beharko genuke idazki hura zegoen
momentuan (orozedura aldetik, diot) eta berriz indartu.





> Iep,
>
> Ni biltzeko, eztabaidatzeko, deitzeko,... prest. Hasieran kontu hauetaz
> jabetu eta ikasteko eta gero ba ez dakit, ahal dudanerako.
> Ez dago honen inguruko kezkarik duen beste inor?
>
>>Dantza ikasketa arautuak egin ahal izateko eskola. Dantza irakasleek
>>titulua eskuratzeko aukera.
>>
>>Adibide bat. Azken aldian han eta hemen entzun-irakurriko zenuten Euskal
>>Curriculumaren berri. Oinarrizko hezkuntza osatzen duen ikasleak izan
>>beharko lituzkeen ezagutza eta edukiak zehaztea da Euskal Curriculumaren
>>helburua. Joan den udan dantzari zegokion atala lantzeko presazko
>>enkargua iritsi zitzaidan. Oinarrizko ikasketak bukatzen dituen gazteak
>>dantzari buruz zer jakin behar duen zehaztu behar zen. Baina dantza ez
>>da ikasgai hezkuntza orokorrean. Musika ikasgaiaren barruko atal bat da.
>>Euskal Curriculumean alde horretatik aurrerapauso txiki bat eman da, eta
>>atalak Musika eta Dantza du izena. Ondorioz, musika irakasleekin
>>koordinatuta osatu genuen proposamena. Bakoitzak bestearen lana
>>errespatu zuen eta dena ondo. Baina, kafe orduan lan horren ondorioetaz
>>hizketan ari ginela eztabaida izan genuen. Ni ezkor ageri nintzen
>>dantzari zegokion atalaz. Edukiak proposatuko ditugu. Baina nork
>>irakatsiko ditu? Gaur egun ez dago dantza irakaslerik eskoletan. Izan
>>ere ez dago hezkuntza orokorrera begiratutako dantza irakasle
>>titulaziorik. Hemen ez behintzat. Beraz, musika irakaslearen esku
>>geratuko da lan hori. Alegia, orain arte bezala. Lankide nuen musika
>>irakasleak konbentzitu nahi ninduen kurrikulumean zehaztutako tresna
>>horiekin musika irakasleek lan ederra egin ahal izango dutela. Eta ea ez
>>ote nintzen fio musika irakasleetaz. Eta nire galdera: Zer pentsatuko
>>lukete musika irakasleek, musikaren irakaskuntza dantzarion esku balego?
>>Gainera, dantzaren irakaskuntza musika irakasleen eskuetan uzteak,
>>irakaspenei buruzko zalantzak eragiteaz gain, inoiz dantza irakasleak
>>egon ahal izateko bideak ixten dituela uste dut. Eta dantza irakasle
>>profesionaleak egotea mesede handia egingo lioke gure alorrari:
>>irakaskuntza sistemak hobetu, material didaktikoak prestatu, ikerketa
>>alorrak zabaldu, lan-baldintzak duintzeko urratsak eman eta beste
>>hamaika beharretan bidea egiteko lagungarri izango litzateke.
>>Kataluinian badago unibertsitatean, majisteritza bat dantzan
>>espezializatutakoa, eta gainera, dantza tradizionala duena helburu
>>nagusi. Hemen ez dugu horrelakorik. Eta benetan interesgarria
> litzatekeela.
>>
>>Beste adibide bat. Gero eta Musika Eskola gehiagotan irakasten da dantza
>>tradizionala. Musika Eskolen legeak jasotzen du erro tradizionaleko
>>ikasgaiak eskain daitezkeela: txistua, trikitixa, gaita, alboka,... eta
>>dantza tradizionala. Bide horretatik hainbat Musika Eskoletan dantza
>>tradizionala ikas daiteke gaur egun. Baina nor da irakasle? Zein
>>titulazio aurkez dezake irakasle batek Musika Eskola batean jarduteko?
>>Ez dago titulaziorik. Eta beharrezkoa da. Datozen urteotan bide hori
>>oraindik gehiago zabaltzen joango baita eta funtsezkoa da dantza
>>irakasleen titulazio bat sortzea. Orain 8-9 urte, Eusko Jaurlaritzak
>>dantzaren alorreko lan-talde batzuk bildu zituen eta galdetu zuen
>>zeintzuk ziren dantzaren behar nagusienak. Dantza tradizionaleko
>>lantaldean proposamen garbi eta zehatz bat egin genuen: dantza irakasle
>>titulazioa sortu eta habilitazio ikastaroak martxan jarri. Kultura
>>sailak begi onez ikusi zuen, baina Hezkuntza sailari zegokiola eta hara
>>bideratu zuen. Gaurdaino. Izan ere, dantza alorretik ez dugu gaitasunik
>>izan gure artean antolatu eta presioa egiteko.
>>
>>Zeinek eskatu horretan dago gakoa. Ez gara inor. Bakoitza gure kasa
>>gabiltza, bakoitzak gure proiektu propioa aurrera ateratzen saiatzera
>>mugatzen gara, eta hor konpon marianton. Nola sinplea da. Deitu, bildu,
>>azaldu, itxoin, eta berriz hasi, deitu, bildu, azaldu....
>>
>>oier.
>>
>>
>>
>>
>>aritz.i a bildua euskalerria.org-ek idatzi du:
>>
>>>Iep,
>>>
>>>Zer eskatu? nola eskatu? Zeinek eskatu?
>>>Erabateko ezjakintasunetik ari naiz.
>>>
>>>Aritz
>>>
>>>
>>>
>>>>Gaurko Berriak dio: "Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola Ofiziala
>>>>sortzeko urratsak egiteko eskatu diote sektoreko profesionalek Eusko
>>>>Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari." Artikuluan esaten denez hainbat
>>>>gidoilarik, aktorek, elkartek, erakundek eta enpresak sortutako
>>>>plataformaren ordezkaritza batek eraman zion eskaera Jaurlaritzari.
>>>>Orain egoera eta beharrak zehazteko txosten batzuk egitekotan geratu
> dira.
>>>>http://tinyurl.com/cra3b
>>>>
>>>>Argi dagoena da hemen mugitzen ez denak ez duela ezer lortzen. Eta non
>>>>gaude dantzariak? Geldi, gure etxera ate joka noiz etorriko diren zain.
>>>>Baina isilik dagoenaren berririk ez du inork jakiten. Eta Malerrekan
>>>>esan ohi duten bezala: mihi gabeko joarea, erdoilak jan.
>>>>
>>>>oier.
>>>>
>>>>
>>>>_______________________________________________
>>>>Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>dantzan-leave a bildua postaria.com
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>_________________________________________________________
>>>Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
>>>_________________________________________________________________________
> __________________
>>>Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
>>>
>>>
>>>------------------------------------------------------------------------
>>>
>>>_______________________________________________
>>>Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>dantzan-leave a bildua postaria.com
>>>
>>>
>>
>>
>>
>>_______________________________________________
>>Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>dantzan-leave a bildua postaria.com
>>
>>
> _________________________________________________________
> Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
> ___________________________________________________________________________________________
> Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> dantzan-leave a bildua postaria.com
>





Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago