[dantzan] Arte eszenikoen eskola

aritz.i a bildua euskalerria.org aritz.i a bildua euskalerria.org
Al, Ots 20, 11:40:55, CET 2006


Egunon!!!!

Oierrek bere blogean idatzitako testua irakurri dut
(http://www.eibar.org/blogak/oier/59). Ostiralean denok itxaropentsu eta
gaur (astelehena dela ere kontuan hartu beharko genuke) ez horrenbeste.

Bertsolariak aipatu izan ditugu zenbaitetan hartu beharreko eredu gisa.
BECen sortutako olatuari buruz solasten dira oraindik. Ba ostiraleko olatua
hartu dezagun(8 metrokoak ere izan omen dira asteburuan), eta ia aurrera
egiten ahal dugun.

Beste inork ez al du gai honekin interesik? Ia beste 5-6 lagun. Hemendik
kontua ez badugu mugitzen ez dut uste inondik mugituko dutenik,...

Aio

Aritz


>Oier Araolaza escribió:
>
>>
>> Dantza ikasketa arautuak egin ahal izateko eskola. Dantza irakasleek 
>> titulua eskuratzeko aukera.
>>
>> Adibide bat. Azken aldian han eta hemen entzun-irakurriko zenuten 
>> Euskal Curriculumaren berri. Oinarrizko hezkuntza osatzen duen 
>> ikasleak izan beharko lituzkeen ezagutza eta edukiak zehaztea da 
>> Euskal Curriculumaren helburua. Joan den udan dantzari zegokion atala 
>> lantzeko presazko enkargua iritsi zitzaidan. Oinarrizko ikasketak 
>> bukatzen dituen gazteak dantzari buruz zer jakin behar duen zehaztu 
>> behar zen. Baina dantza ez da ikasgai hezkuntza orokorrean. Musika 
>> ikasgaiaren barruko atal bat da. Euskal Curriculumean alde horretatik 
>> aurrerapauso txiki bat eman da, eta atalak Musika eta Dantza du izena. 
>> Ondorioz, musika irakasleekin koordinatuta osatu genuen proposamena. 
>> Bakoitzak bestearen lana errespatu zuen eta dena ondo. Baina, kafe 
>> orduan lan horren ondorioetaz hizketan ari ginela eztabaida izan 
>> genuen. Ni ezkor ageri nintzen dantzari zegokion atalaz. Edukiak 
>> proposatuko ditugu. Baina nork irakatsiko ditu? Gaur egun ez dago 
>> dantza irakaslerik eskoletan. Izan ere ez dago hezkuntza orokorrera 
>> begiratutako dantza irakasle titulaziorik. Hemen ez behintzat. Beraz, 
>> musika irakaslearen esku geratuko da lan hori. Alegia, orain arte 
>> bezala. Lankide nuen musika irakasleak konbentzitu nahi ninduen 
>> kurrikulumean zehaztutako tresna horiekin musika irakasleek lan ederra 
>> egin ahal izango dutela. Eta ea ez ote nintzen fio musika 
>> irakasleetaz. Eta nire galdera: Zer pentsatuko lukete musika 
>> irakasleek, musikaren irakaskuntza dantzarion esku balego? Gainera, 
>> dantzaren irakaskuntza musika irakasleen eskuetan uzteak, irakaspenei 
>> buruzko zalantzak eragiteaz gain, inoiz dantza irakasleak egon ahal 
>> izateko bideak ixten dituela uste dut. Eta dantza irakasle 
>> profesionaleak egotea mesede handia egingo lioke gure alorrari: 
>> irakaskuntza sistemak hobetu, material didaktikoak prestatu, ikerketa 
>> alorrak zabaldu, lan-baldintzak duintzeko urratsak eman eta beste 
>> hamaika beharretan bidea egiteko lagungarri izango litzateke. 
>> Kataluinian badago unibertsitatean, majisteritza bat dantzan 
>> espezializatutakoa, eta gainera, dantza tradizionala duena helburu 
>> nagusi. Hemen ez dugu horrelakorik. Eta benetan interesgarria 
>> litzatekeela.
>>
>> Beste adibide bat. Gero eta Musika Eskola gehiagotan irakasten da 
>> dantza tradizionala. Musika Eskolen legeak jasotzen du erro 
>> tradizionaleko ikasgaiak eskain daitezkeela: txistua, trikitixa, 
>> gaita, alboka,... eta dantza tradizionala. Bide horretatik hainbat 
>> Musika Eskoletan dantza tradizionala ikas daiteke gaur egun. Baina nor 
>> da irakasle? Zein titulazio aurkez dezake irakasle batek Musika Eskola 
>> batean jarduteko? Ez dago titulaziorik. Eta beharrezkoa da. Datozen 
>> urteotan bide hori oraindik gehiago zabaltzen joango baita eta 
>> funtsezkoa da dantza irakasleen titulazio bat sortzea. Orain 8-9 urte, 
>> Eusko Jaurlaritzak dantzaren alorreko lan-talde batzuk bildu zituen 
>> eta galdetu zuen zeintzuk ziren dantzaren behar nagusienak. Dantza 
>> tradizionaleko lantaldean proposamen garbi eta zehatz bat egin genuen: 
>> dantza irakasle titulazioa sortu eta habilitazio ikastaroak martxan 
>> jarri. Kultura sailak begi onez ikusi zuen, baina Hezkuntza sailari 
>> zegokiola eta hara bideratu zuen. Gaurdaino. Izan ere, dantza 
>> alorretik ez dugu gaitasunik izan gure artean antolatu eta presioa 
>> egiteko.
>>
>> Zeinek eskatu horretan dago gakoa. Ez gara inor. Bakoitza gure kasa 
>> gabiltza, bakoitzak gure proiektu propioa aurrera ateratzen saiatzera 
>> mugatzen gara, eta hor konpon marianton. Nola sinplea da. Deitu, 
>> bildu, azaldu, itxoin, eta berriz hasi, deitu, bildu, azaldu....
>>
>> oier.
>>
>>
>>
>>
>> aritz.i a bildua euskalerria.org-ek idatzi du:
>>
>>> Iep,
>>>
>>> Zer eskatu? nola eskatu? Zeinek eskatu?
>>> Erabateko ezjakintasunetik ari naiz.
>>>
>>> Aritz
>>>
>>>  
>>>
>>>> Gaurko Berriak dio: "Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola Ofiziala 
>>>> sortzeko urratsak egiteko eskatu diote sektoreko profesionalek Eusko 
>>>> Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari." Artikuluan esaten denez hainbat 
>>>> gidoilarik, aktorek, elkartek, erakundek eta enpresak sortutako 
>>>> plataformaren ordezkaritza batek eraman zion eskaera Jaurlaritzari. 
>>>> Orain egoera eta beharrak zehazteko txosten batzuk egitekotan geratu 
>>>> dira.
>>>> http://tinyurl.com/cra3b
>>>>
>>>> Argi dagoena da hemen mugitzen ez denak ez duela ezer lortzen. Eta 
>>>> non gaude dantzariak? Geldi, gure etxera ate joka noiz etorriko 
>>>> diren zain. Baina isilik dagoenaren berririk ez du inork jakiten. 
>>>> Eta Malerrekan esan ohi duten bezala: mihi gabeko joarea, erdoilak
ja>n.
>>>>
>>>> oier.
>>>>
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>> dantzan-leave a bildua postaria.com
>>>>
>>>>
>>>>   
>>>
>>> _________________________________________________________
>>> Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
>>>
______________________________________________________________________>____
_________________ 
>>>
>>> Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
>>>  
>>>
>>>
---------------------------------------------------------------------->--
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> dantzan-leave a bildua postaria.com
>>>  
>>>
>>
>>------------------------------------------------------------------------
>>
>>_______________________________________________
>>Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>dantzan-leave a bildua postaria.com
>>  
>>
>Kaixo.
>Posta irakurtzen dut arretaz beti.Gutxitan edo inoiz ez dudala idatzi 
>hemn uste dut.
>Gaurko gai hainbat bezala interesgarria da baina honako hau guretzat 
>berezia.
>Gure Akademiakoak parte hartu genuen Oierrek aipattu dun lantalde 
>ospetxu horretan.
>Eta ondoriak... dakigunak. Ezer baino gutxi.
>Beste batean Sabin Bikandirekin bat, aurkeztu genuen Eusko Jaurlaritzako 
>Hezkuntza saila
>aurrean proposamen serio bat Dantza Maisuko titulazioa edo habilitazioa 
>edo martxan jartzeko.
>Ondorio... dakiguna. Ezer baino gutxi.
>Hau dela eta oraindik prest gaude beste bultzakada bat emateko edonorren 
>aurrean (por insisir...)
>Irakurri dut arte eszeniko titulazio aurrera eramango da osatutako 
>lantalde bat pelmada eman ondoren
>erakunde aurrean. Beno ba, hemendik, Gasteizko Folklore Eskolatik prest 
>gaude horrelako lan talde
>batean partehartzeko. Ezagutzen degu baita hainbat jende prest egongo 
>zirela eta.
>Animatzen ba gara... hemn gaude.
>
>Pedro Elosegi
>Gasteizko Folklore Eskolako Koordinadorea
>
Attachment: pelosegui.vcf
>
>_______________________________________________
>Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>dantzan-leave a bildua postaria.com
>
>
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org



Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago