[dantzan] "DANTZARIAK" ALDIZKARIA

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ast, Aza 2, 08:39:48, CET 2006



Bai, nik ere bizpahiru lagunen bidez jakin dut Dantzariak aldizkaria 
berriz kaleratzear dagoela, Durangoko Azokarako. Hala ere, badaezpada ez 
dut ezer esan, ez nekielako zenbateraino konfidentziala zen asuntoa, eta 
bestetik, papere-asunto hauekin maiz gertatzen direlako arazoak, eta 
iragarpena egin eta gero garaiz iristen ez bada ba okerrago izaten 
delako. Josebak jakinarazi digun aldetik badirudi gauzak bide onetik 
doazela, eta beraz, pozteko albistea dugu. 1995ekoa da azken aldizkaria, 
beraz, 11 urte pasa dira aldizkaririk gabe.

Ikusminez itxarongo dugu Dantzariak-en 53. zk hori. Ea zer dakarren!
oier.



Laguntasuna Euskal Folklore Elkarteak idatzi du:
> Jakin izan dudanez, hurrengo Durangoko Azokarako irtengo da DANTZARIAK
> aldizkariaren 53. zenbakia.
> Ez dut edukirik oraindik ezagutzen, baina hala ere, interesgarria iruditzen
> zait aldizkaria berriro kalean izatea.
>
> Joseba
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> dantzan-leave a bildua postaria.com
>
>
>   




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago