[dantzan] Euskal Herriko Dantzari Eguna-ri buruzko bilera

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Or, Aza 3, 10:34:33, CET 2006


Gure taldea EDBko kide da, baina nik dakidanik ez dugu jaso Dantzari 
Egunari buruz hitzegiteko bilera gonbidapenik. Ez gara joaten Dantzari 
Egun horietara, baina horrek ez du esan nahi ekitaldi horrek eragiten ez 
digunik eta horri buruzko iritzirik ez daukagunik. 2003an Iruņean egin 
zen Dantzari Egunaren harira gai horri buruz nik daukadan iritzia agertu 
nuen posta zerrenda honetan bertan. Hiru urte pasa dira eta iritzi bera 
dut gaur ere.

Dantzari Eguna "barne kontsumoko" jaia da. Hau da, dantzariek beren 
buruari oparitzen dioten jaia. Oraindik ez dut ulertzen zein interes 
duen futbol zelai batean milaka lagun elkartu eta denek batera 
"banangoa", "kaxarranka" edo "godaleta" egiteak. Gerra aurrean 
antolatzen ziren dantzari-dantza taldeen erakustaldi handien ondorengoak 
dira alarde hauek, eta orduan bezala orain ere gure zilborrari begiratu, 
"zenbat garen" esanez harro-harro puztu, eta autoestima mozkorraldiaren 
ondoren parranda egiteko aitzakia baina ez da ekitaldi hori. Dantzari 
Egunak proposatzen dituen balioak ez zaizkit interesatzen. Kalitatearen 
aurrean kantitatea hautatzen du, nortasun propioaren aurrean masa 
pilaketan banakoaren anonimotasuna bultzatzen du, desberdintasunaren 
aurrean homogeneotasuna bilatzen du. Ez du ikuslerik erakartzea lortzen 
(dantza taldeetako laguntzaile eta senideek osatu ohi dute ikusle 
taldea), eta komunikabideen eta gizartearen aurrean eskaintzen duen 
irudia sinplea eta hutsala da: "2500 dantzari", "milaka dantzari". Ez 
dago beste mezurik.

Gure miserien erakusle garbia da Dantzari Eguna. Jardunaldi edo ikastaro 
interesgarri bat antolatu eta lau katu joaten dira, herri batean dantza 
emanaldi interesgarri bat dago eta aldameneko herritik inor ez du 
interesik ikustera joateko. Baina autobonboko parranda antzu baterako 
bazter guztietako milaka dantzari mobilitzatzen dira, eta dagoen 
antolaketa gaitasun eta aurrekontuen zati ederrena bertan xahutzen da.

Gai honen harira idatzi nuen honako artikulu hau Argiarako:
Klonak eta morrisak
Argia, 2004-09-04
http://www.dantzan.com/hemeroteka/klonak-eta-morrisak

oier.

aritz a bildua dantzan.com-ek idatzi du:
> Kaixo denoi,
>
> Mezu hau jaso dut. Agian zuetakoren bati interesatuko zaio...
>
> Azaroaren 4an, Dantzari Egunari buruzko bilera monografikoa egingo du
> EDBk,  bi zatitan banaturik:
>
> 1- 10,00etan: Bilera irekia (1,5/2 orduko iraupena) dantza taldeen
> partehartzea bultzatuz.
>
> 2- EDBren Zuzendaritza bilera burutuko da, aurrez hitzegindakoa aztertzeko
> eta erabakiak hartzeko.
>
> Helbidea:  Luis Briņas 31, behea (Termibus eta suhiltzaileen aurrean). Bilbo
>
> Aritz
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> dantzan-leave a bildua postaria.com
>
>
>   




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago