[dantzan] Euskal Herriko Dantzari Eguna-ri buruzko bilera

aritz a bildua dantzan.com aritz a bildua dantzan.com
Or, Aza 3, 10:58:24, CET 2006


Gu azken urte hauetan ere ez gara joan. Hasieran inertziaz eta
azkenengotan konbentzituta.

Guri bai heldu zaigu gonbidapena eta dantzan.com-en deus irakurri ez
dudanez, imajinatu dut informazioa ez zela helduko eta horregatik bidali
dut mezua.

Interesgarria litzateke ikuspuntu kritikoa duen norbait bertan azaltzea.
Normalean gertatzen dena baita horrelako bilerak autokonplazientziaz
beteak egoten direla (eta ez dago hori baino gauza kaltegarriagorik).
Dantzari Egunaren eredua puxika zuloduna iruditzen zait. Adabakiak jarriko
zaizkio baina haizea galtzen jarraituko du guztiz hustu arte (dantzariak
ere ez ditu asebetetzen, nik uste).

Harrigarriak (eta lotsagarriak) iruditu zazkit, era berean, bilera honen
karietara entzundako proposamen batzuk: kale-jira eta dantza-saio motzagoa
eta parrandarako eta ongi pasatzeko tarte handiagoa.

aritz

> Gure taldea EDBko kide da, baina nik dakidanik ez dugu jaso Dantzari
> Egunari buruz hitzegiteko bilera gonbidapenik. Ez gara joaten Dantzari
> Egun horietara, baina horrek ez du esan nahi ekitaldi horrek eragiten ez
> digunik eta horri buruzko iritzirik ez daukagunik. 2003an Iruņean egin
> zen Dantzari Egunaren harira gai horri buruz nik daukadan iritzia agertu
> nuen posta zerrenda honetan bertan. Hiru urte pasa dira eta iritzi bera
> dut gaur ere.
>
> Dantzari Eguna "barne kontsumoko" jaia da. Hau da, dantzariek beren
> buruari oparitzen dioten jaia. Oraindik ez dut ulertzen zein interes
> duen futbol zelai batean milaka lagun elkartu eta denek batera
> "banangoa", "kaxarranka" edo "godaleta" egiteak. Gerra aurrean
> antolatzen ziren dantzari-dantza taldeen erakustaldi handien ondorengoak
> dira alarde hauek, eta orduan bezala orain ere gure zilborrari begiratu,
> "zenbat garen" esanez harro-harro puztu, eta autoestima mozkorraldiaren
> ondoren parranda egiteko aitzakia baina ez da ekitaldi hori. Dantzari
> Egunak proposatzen dituen balioak ez zaizkit interesatzen. Kalitatearen
> aurrean kantitatea hautatzen du, nortasun propioaren aurrean masa
> pilaketan banakoaren anonimotasuna bultzatzen du, desberdintasunaren
> aurrean homogeneotasuna bilatzen du. Ez du ikuslerik erakartzea lortzen
> (dantza taldeetako laguntzaile eta senideek osatu ohi dute ikusle
> taldea), eta komunikabideen eta gizartearen aurrean eskaintzen duen
> irudia sinplea eta hutsala da: "2500 dantzari", "milaka dantzari". Ez
> dago beste mezurik.
>
> Gure miserien erakusle garbia da Dantzari Eguna. Jardunaldi edo ikastaro
> interesgarri bat antolatu eta lau katu joaten dira, herri batean dantza
> emanaldi interesgarri bat dago eta aldameneko herritik inor ez du
> interesik ikustera joateko. Baina autobonboko parranda antzu baterako
> bazter guztietako milaka dantzari mobilitzatzen dira, eta dagoen
> antolaketa gaitasun eta aurrekontuen zati ederrena bertan xahutzen da.
>
> Gai honen harira idatzi nuen honako artikulu hau Argiarako:
> Klonak eta morrisak
> Argia, 2004-09-04
> http://www.dantzan.com/hemeroteka/klonak-eta-morrisak
>
> oier.
>
> aritz a bildua dantzan.com-ek idatzi du:
>> Kaixo denoi,
>>
>> Mezu hau jaso dut. Agian zuetakoren bati interesatuko zaio...
>>
>> Azaroaren 4an, Dantzari Egunari buruzko bilera monografikoa egingo du
>> EDBk,  bi zatitan banaturik:
>>
>> 1- 10,00etan: Bilera irekia (1,5/2 orduko iraupena) dantza taldeen
>> partehartzea bultzatuz.
>>
>> 2- EDBren Zuzendaritza bilera burutuko da, aurrez hitzegindakoa
>> aztertzeko
>> eta erabakiak hartzeko.
>>
>> Helbidea:  Luis Briņas 31, behea (Termibus eta suhiltzaileen aurrean).
>> Bilbo
>>
>> Aritz
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>> dantzan-leave a bildua postaria.com
>>
>>
>>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> dantzan-leave a bildua postaria.com
>




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago