[dantzan] Euskal Herriko Dantzari Eguna-ri buruzko bilera

Eraiki Dantza Taldea eraiki.tal a bildua euskalnet.net
Iga, Aza 5, 13:28:51, CET 2006


Lehengo ostiralean Dantzari Egunari buruzko zuen iritziak irakurri ondoren
nik ere nire iritzia ematea erabaki nuen. Ez naiz foroan bere mezuak
sarritan uzten dituen horietakoa baina buelta asko eman ondoren nire
iritziarekin bat datozen asko daudela ere uste dut.



Horretaz aparte zenbait ideia airean uzteko aukera ere ez dut galduko
behinik behin eztabaidarako balioko badute.



Aurrenik, eta Oierrek idatzitako bere mezuaren harira, ideia bakarrarekin
ados nagoela onartu behar dut: eta da Dantzari Eguna dantzariok geure
buruari oparitzen diogun egun bat denarena alegia. Guztiz ados nago
horrekin, baina ondoren gehitu behar dut: eta zer kalte egiten dio horrek
dantzaren munduari? Egia da egun horietako berri bakarra "milaka lagun
elkartzearena" izaten dela baina han elkartzen garen dantzariok ez dugu
bilatzen inongo berririk ematea. Urte osoa pasatzen dugu ensaiatzen, eta
urtean behin gu bezalakoak diren bete "espezimen arraroekin" elkartu eta
dantza egiteak ze kalte egiten dio "folkloreari"?



Beste gauza bat ere gehitu nahiko nuke. Dantzari Egunaren aurka joateko
erabiltzen den argudioetako bat da desberdintasunaren aurrean
homogeneotasuna eta berdintasuna bultzatzen duela ekitaldi honek.
Errealitatetik zein urruti dagoen baieztapen hori! Adibide gisa eskeini
dezakegu bizkaitarren kasua. Betidanik Dantzari Egunera talde kopuru
handiena beroiek eramaten dute baina, ba al daude berdin dantzatzen duten bi
talde?



Dantzari Dantzaren estrukturaren barruan batez ere, talde bakoitzak dantza
egiteko modu desberdina du. Esan beharrik ez dago ziklo honen jatorrian,
Durangaldean, ez daudela bi herri dantzari dantza pareko edo berdin egiten
dutenik (ikusi bestela Durango, Berriz, Garai edo Iurretako Dantzari Dantzen
kasua).



Orduan zergatik esan homogeneotasuna bilatzen dela? Denek dantza berdina
egiten dutelako? Dantzaren izena soilik izango dute berdina...



Behin Dantzari Egunari buruzko iritzia eman ondoren, eta gai horren harira,
beste ideia batzuk ere azaldu nahi nituzke.



Alde batetik foroarekin zerikusia duena. Arrazoi duzu Oier, ikastaroak eta
hitzaldiak antolatzen direnean lau katu joaten direla. Baina onartu beharra
dago dantzaren munduarekin interesatuak gauden "eroak" ez garela asko. Foroa
bera, zenbat dantzarik jarraitzen dugu? Horregatik iruditzen zait batzutan
(eta mesedez ez gaizki hartu) "erudito talde murriztu batean" bizi zaretela
zuetako batzuk. Oso ekarpen ona egiten duzuela uste dut ikerketari eta
dibulgazioaren alde egiten duzuen lanarengatik. Baina batzuetan zuen iritzi
eta mezuak irakurrita beste mundu batean biziko bazinate bezala ematen du.
Eta "oinak lurrean" ditugun beste dantzariontzako urrun geratzen zaigun
arloa dela ematen du.



Guk ez dugu hastirik gure laneko 8 orduak eman ondoren liburuak eta
artikuluak irakurri, konferentzietara joan eta ikerkta lanak egiteko.
Nahikoa izaten dugu gure aisialdirako denboran haurrei dantzan erakusten
pasatzen ditugun asteko 6-8 orduekin.



Gu ere saiatzen gara gure lan txikiarekin euskal kulturari eta folkloreari
ekarpen txiki bat egiten. Gure urte amaierako dantza saiorako beti saiatzen
gara haurrek ezagutzen ez duten dantzaren bat egin dezaten, edo taldeko
handienekin aurretik jatorrira joan, jantziei buruz galdetu, musikak
berreskuratu eta dantza bloke txukun eta jatorrizkoarekin antzekotasun
gehiena duena ateratzea.



Lan hori ere askotan ikustezina suertatzen da gehiengoarentzat, ez garelako
egunkarietan, edo berrietan ateratzen. Baina dantzaren munduaren barruan
gure ekarpena egiten saiatzen gera inongo eztabaida, iritzi-foro edo dena
delakoetan sartu gabe.



Eta gai honekin jarraituz azken ideia azaldu nahiko nuke. Eta da, zein
izango da dantzaren etorkizuna hemendik urte batzuetara gauzak horrela
jarraituz gero?



Esan nahi dudana da beti adituak zaretenok eztabaidatzen duzue folklorea
aldatu behar den, gauza berriak asmatu behar diren, folkloreak berak
bakarrik eraldatzeko gaitasuna duen etabarreko gaien inguruan. Baina gure
gazte eta haurrekin lanik egiten ez badugu, zertarako balio izango du horrek
guztiak? Gu azken finean garai bateko "intereskolarreko semeak" gara eta
horri esker jaio zaigu dantzaren inguruko maitasuna eta interesa.



Datorren abenduaren 6an Seguran Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak bigarren
urtez Haur Dantzarien 2. Topaketa  antolatuko du. Lehengo urtean hasi ziren
antolatzen eta bertara gerturatu ginen dantza taldeak esku bateko behatzekin
zenba zitezkeen. Zer gertatzen da? Non daude hemendik urte batzuetara dantza
eta folklorearen mundua bultzatuko duten gazteak? Ala dena liburuetan,
foroetan eta artikuluetan geldituko da?



Behobiako Eraiki Dantza Taldean uste dugu etorkizuna, dauzkagun 160 gorako
haur taldean dagoela eta inongo eztabaida eta erudizioren gainetik horrekin
lanean jarraituko dugu.



Horregatik, datorren abenduaren 6an homogeneotasun eta berdintasun,
autobonbo eta autokontsumo guztien gainetik gure haurrak Segurara eramango
ditugu animatzne diren beste taldeekin beren dnatza saioa eskeintzera.



Beste bat arte



Arkaitz





----- Original Message -----
From: "Oier Araolaza" <oier a bildua dantzan.com>
To: "Dantzan zerrenda" <dantzan a bildua postaria.com>
Sent: Friday, November 03, 2006 10:34 AM
Subject: Re: [dantzan] Euskal Herriko Dantzari Eguna-ri buruzko bilera



Gure taldea EDBko kide da, baina nik dakidanik ez dugu jaso Dantzari
Egunari buruz hitzegiteko bilera gonbidapenik. Ez gara joaten Dantzari
Egun horietara, baina horrek ez du esan nahi ekitaldi horrek eragiten ez
digunik eta horri buruzko iritzirik ez daukagunik. 2003an Iruņean egin
zen Dantzari Egunaren harira gai horri buruz nik daukadan iritzia agertu
nuen posta zerrenda honetan bertan. Hiru urte pasa dira eta iritzi bera
dut gaur ere.

Dantzari Eguna "barne kontsumoko" jaia da. Hau da, dantzariek beren
buruari oparitzen dioten jaia. Oraindik ez dut ulertzen zein interes
duen futbol zelai batean milaka lagun elkartu eta denek batera
"banangoa", "kaxarranka" edo "godaleta" egiteak. Gerra aurrean
antolatzen ziren dantzari-dantza taldeen erakustaldi handien ondorengoak
dira alarde hauek, eta orduan bezala orain ere gure zilborrari begiratu,
"zenbat garen" esanez harro-harro puztu, eta autoestima mozkorraldiaren
ondoren parranda egiteko aitzakia baina ez da ekitaldi hori. Dantzari
Egunak proposatzen dituen balioak ez zaizkit interesatzen. Kalitatearen
aurrean kantitatea hautatzen du, nortasun propioaren aurrean masa
pilaketan banakoaren anonimotasuna bultzatzen du, desberdintasunaren
aurrean homogeneotasuna bilatzen du. Ez du ikuslerik erakartzea lortzen
(dantza taldeetako laguntzaile eta senideek osatu ohi dute ikusle
taldea), eta komunikabideen eta gizartearen aurrean eskaintzen duen
irudia sinplea eta hutsala da: "2500 dantzari", "milaka dantzari". Ez
dago beste mezurik.

Gure miserien erakusle garbia da Dantzari Eguna. Jardunaldi edo ikastaro
interesgarri bat antolatu eta lau katu joaten dira, herri batean dantza
emanaldi interesgarri bat dago eta aldameneko herritik inor ez du
interesik ikustera joateko. Baina autobonboko parranda antzu baterako
bazter guztietako milaka dantzari mobilitzatzen dira, eta dagoen
antolaketa gaitasun eta aurrekontuen zati ederrena bertan xahutzen da.

Gai honen harira idatzi nuen honako artikulu hau Argiarako:
Klonak eta morrisak
Argia, 2004-09-04
http://www.dantzan.com/hemeroteka/klonak-eta-morrisak

oier.

aritz a bildua dantzan.com-ek idatzi du:
> Kaixo denoi,
>
> Mezu hau jaso dut. Agian zuetakoren bati interesatuko zaio...
>
> Azaroaren 4an, Dantzari Egunari buruzko bilera monografikoa egingo du
> EDBk,  bi zatitan banaturik:
>
> 1- 10,00etan: Bilera irekia (1,5/2 orduko iraupena) dantza taldeen
> partehartzea bultzatuz.
>
> 2- EDBren Zuzendaritza bilera burutuko da, aurrez hitzegindakoa aztertzeko
> eta erabakiak hartzeko.
>
> Helbidea:  Luis Briņas 31, behea (Termibus eta suhiltzaileen aurrean).
Bilbo
>
> Aritz
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> dantzan-leave a bildua postaria.com
>
>
>

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
dantzan-leave a bildua postaria.com




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago