[dantzan] Euskal Herriko Dantzari Eguna-ri buruzko bilera

Aitor Sorazu aitorsorazu a bildua euskalnet.net
Iga, Aza 5, 21:52:38, CET 2006


  Andaluzia aldean norbaitek esango lukeen bezala "Ole tu uevoz", esan duzun 
guztiarekin ados nago.

          Ikusirik gaur egun dantza talde askoren egoera zein den hobe 
litzateke diru guzti hori beste zerbait egiteko erabiliko balitz, horrela 
ekitaldiek azken finean erakusten duten gauz bakarra nahi eta ezina da.

        Agian dantzaren osasuna beste bat izango balitz, ez nintzateke 
guztiz aurka egongo, urtean behin beste taldeetako jende desberdinarekin 
harremana izatea beti bait dator ondo, baina Oierrek esan duen moduan, 
edozein gauza antolatu eta lau katu agertzen baldin badira, horrelako 
haundinahikeria  guztiak sobran daudela iruditzen zait.

                                 Aitor.
  ----- Original Message ----- 
  From: "Oier Araolaza" <oier a bildua dantzan.com>
  To: "Dantzan zerrenda" <dantzan a bildua postaria.com>
  Sent: Friday, November 03, 2006 10:34 AM
  Subject: Re: [dantzan] Euskal Herriko Dantzari Eguna-ri buruzko bilera



  Gure taldea EDBko kide da, baina nik dakidanik ez dugu jaso Dantzari
  Egunari buruz hitzegiteko bilera gonbidapenik. Ez gara joaten Dantzari
  Egun horietara, baina horrek ez du esan nahi ekitaldi horrek eragiten ez
  digunik eta horri buruzko iritzirik ez daukagunik. 2003an Iruņean egin
  zen Dantzari Egunaren harira gai horri buruz nik daukadan iritzia agertu
  nuen posta zerrenda honetan bertan. Hiru urte pasa dira eta iritzi bera
  dut gaur ere.

  Dantzari Eguna "barne kontsumoko" jaia da. Hau da, dantzariek beren
  buruari oparitzen dioten jaia. Oraindik ez dut ulertzen zein interes
  duen futbol zelai batean milaka lagun elkartu eta denek batera
  "banangoa", "kaxarranka" edo "godaleta" egiteak. Gerra aurrean
  antolatzen ziren dantzari-dantza taldeen erakustaldi handien ondorengoak
  dira alarde hauek, eta orduan bezala orain ere gure zilborrari begiratu,
  "zenbat garen" esanez harro-harro puztu, eta autoestima mozkorraldiaren
  ondoren parranda egiteko aitzakia baina ez da ekitaldi hori. Dantzari
  Egunak proposatzen dituen balioak ez zaizkit interesatzen. Kalitatearen
  aurrean kantitatea hautatzen du, nortasun propioaren aurrean masa
  pilaketan banakoaren anonimotasuna bultzatzen du, desberdintasunaren
  aurrean homogeneotasuna bilatzen du. Ez du ikuslerik erakartzea lortzen
  (dantza taldeetako laguntzaile eta senideek osatu ohi dute ikusle
  taldea), eta komunikabideen eta gizartearen aurrean eskaintzen duen
  irudia sinplea eta hutsala da: "2500 dantzari", "milaka dantzari". Ez
  dago beste mezurik.

  Gure miserien erakusle garbia da Dantzari Eguna. Jardunaldi edo ikastaro
  interesgarri bat antolatu eta lau katu joaten dira, herri batean dantza
  emanaldi interesgarri bat dago eta aldameneko herritik inor ez du
  interesik ikustera joateko. Baina autobonboko parranda antzu baterako
  bazter guztietako milaka dantzari mobilitzatzen dira, eta dagoen
  antolaketa gaitasun eta aurrekontuen zati ederrena bertan xahutzen da.

  Gai honen harira idatzi nuen honako artikulu hau Argiarako:
  Klonak eta morrisak
  Argia, 2004-09-04
  http://www.dantzan.com/hemeroteka/klonak-eta-morrisak

  oier.

  aritz a bildua dantzan.com-ek idatzi du:
  > Kaixo denoi,
  >
  > Mezu hau jaso dut. Agian zuetakoren bati interesatuko zaio...
  >
  > Azaroaren 4an, Dantzari Egunari buruzko bilera monografikoa egingo du
  > EDBk,  bi zatitan banaturik:
  >
  > 1- 10,00etan: Bilera irekia (1,5/2 orduko iraupena) dantza taldeen
  > partehartzea bultzatuz.
  >
  > 2- EDBren Zuzendaritza bilera burutuko da, aurrez hitzegindakoa 
aztertzeko
  > eta erabakiak hartzeko.
  >
  > Helbidea:  Luis Briņas 31, behea (Termibus eta suhiltzaileen aurrean). 
Bilbo
  >
  > Aritz
  > _______________________________________________
  > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
  > dantzan-leave a bildua postaria.com
  >
  >
  >

  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
  dantzan-leave a bildua postaria.com






Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago