[dantzan] Euskal Herriko Dantzari Eguna-ri buruzko bilera

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Al, Aza 6, 11:13:29, CET 2006



Aupa Arkaitz!
Hasteko eskerrikasko nire purrustadari erantzuteko lana hartzeagatik. 
Poztu naiz. Aitorri ere eskerrikasko, baina Arkaitzena kontrakoa denez 
kasu gehiago egingo diot ;-)

Poztu naiz eta benetan, nire asmoa ez baita inori lezioak ematea, nire 
ikuspegia agertu eta eztabaida sustatzea baino. Gauzak egiteko hainbat 
modu daude, eta asko izan daitezke baliagarriak, baina beharrezkoa 
iruditzen zait  noizean behin egiten ari garen horri buruz gogoeta egin 
eta nora goazen galdetzea gure buruari. Gero bakoitzak bere bidea 
hautatuko du noski.

Arkaitzek:
 > buelta asko eman ondoren nire iritziarekin bat datozen asko daudela 
ere uste dut.

Bai, nik ere horixe uste, edo espero dut. Izan ere, horrekin inor ados 
egongo ez balitz orduan bai ez nukeela ulertuko ospakizun mota horrekin 
jarraitzea.

 > Aurrenik, eta Oierrek idatzitako bere mezuaren harira, ideia 
bakarrarekin ados
 >  nagoela onartu behar dut: eta da Dantzari Eguna dantzariok geure 
buruari
 > oparitzen diogun egun bat denarena alegia. Guztiz ados nago horrekin, 
baina
 > ondoren gehitu behar dut: eta zer kalte egiten dio horrek dantzaren 
munduari?

Hasteko jakin nahiko nuke antolatzaileak ere bat datozen horrekin. 
Euskal dantza tradizionalaren munduak ez du gaur egun gizartearen, 
komunikabideen eta erakundeen babes handirik. Dantzari Eguneko 
emanaldira apenas ikuslerik hurbiltzeak adierazten du gizarteak ez duela 
interesik edozein  motatako dantza emanalditan. Komunikabideek urtean 
zehar ez diote kasu handirik egiten dantza tradizionalari, eta jakina da 
komunikabideak direla gizartera hurbiltzeko dugun moduetako bat. Urtean 
aukera bat izan, eta mezu errepikakor eta huts hori eskaintzea aukera on 
bat galtzeaz gain bestelako ahaleginetarako bidea ixtea da: "gai honek 
eman du eman beharrekoa, datorren urtean berrituko dugu kopurua...". 
Dantza tradizionalak antolaketa eta sustatze behar handiak ditu. Ez 
daukagu eskola ofizial bat, ez daukagu dokumentazio zentro bat, ez dago 
gure dantzak ondare bezala babestuko dituen lege eta laguntza 
sistemarik,... Erakundeetatik oso diru-laguntza urriak jasotzen dira. 
Dantza da EJko kultura saileko aurrekontuetan dagoen atal txikiena, eta 
atal horretan batez ere dantza garaikidea dago. Dantza 
tradizionalarentzat oso oso diru gutxi bideratzen da. Baina nola 
gastatzen da diru apur horren zati bat? Gure buruarentzat parranda egun 
bat antolatzen? Orain urte batzuk arte Dantzari Egunera joaten ziren 
taldeei autobusa ordaintzen zitzaien. Pentsa daiteke diru-laguntza 
publikoen zati eder bat horretan joango zela. 2003an behintzat, Iruņeko 
Dantzari Egunean ez zen autobusik ordaindu (hain zuzen ere Nafarroako 
Gobernuak ez zuelako dirulaguntzari eman) eta ez dakit hortik aurrera 
horrela eutsi zaion. Baina Dantzari Eguna festa garestia da oraindik 
ere, eta ziur naiz EDBk dituen langile liberatuen lanorduen zati eder 
bat ere jai hori antolatzen joaten dela. Erakunde publikoetatik jasotzen 
diren diru-laguntzei etekin handia ateratzen dakigula erakustea da 
laguntza gehiago eta proiektu berrientzako babesa lortzeko bidea. Orain 
arte ez dirudi horrelakorik lortu dugunik.

> Beste gauza bat ere gehitu nahiko nuke. Dantzari Egunaren aurka joateko 
> erabiltzen den argudioetako bat da desberdintasunaren aurrean
> homogeneotasuna eta berdintasuna bultzatzen duela ekitaldi honek.
> Errealitatetik zein urruti dagoen baieztapen hori! Adibide gisa eskeini
> dezakegu bizkaitarren kasua. Betidanik Dantzari Egunera talde kopuru
> handiena beroiek eramaten dute baina, ba al daude berdin dantzatzen duten bi
> talde? 

Talde bakoitzak desberdin egingo ditu dantzak, baina Dantzari Eguneko formatoan, zelaia dantzariz beteta ikustean desberdintasun txiki guztiak diluitu eta berdintasuna nagusitzen da. Talde bakoitzaren nortasuna ikusteko banan-banan ikusi behar dira. San Trokazetan Abadiņora joan, San Pedrotan Berrizera, Santiagotan Garaira, San Migeletan Iurretara... Hor badaukazu aukera talde bakoitzaren ezaugarri bereziak eta besteekiko desberdintasunak ikusteko. Futbolzelai batean eta beste 50 talderekin batera? Hor talde bakoitzaren nortasun propioarentzat tokirik ez dago. Artazia ostikadarekin ala zuzen bota duzun konturatuko al da inor? 

> eta mesedez ez gaizki hartu) "erudito talde murriztu batean" bizi zaretela
> zuetako batzuk. Oso ekarpen ona egiten duzuela uste dut ikerketari eta
> dibulgazioaren alde egiten duzuen lanarengatik. Baina batzuetan zuen iritzi
> eta mezuak irakurrita beste mundu batean biziko bazinate bezala ematen du.
> Eta "oinak lurrean" ditugun beste dantzariontzako urrun geratzen zaigun
> arloa dela ematen du.

Esan duzun hori oso garrantzitsua da. Hala ere zehaztapen batzuk egingo ditut. Batetik, hemen ez dago eruditorik. Posta zerrendan badaude asko dakiten ikertzaileak, baina ez dira asko hitzegiten dutenetakoak. Hiztunok zerbait izatekotan "kezka" daukagu, (eta ez naiz nire taldeaz ari), alegia, egiten ari garen horrekin "kezkatuta" gaudela. Jakin ez dakigu asko, baina jakinmina handia dugu, eta hori bai, guk ere "oinak lurrean" ditugu. Gure dantza taldeetako dantzari gehienei bost ajola zaizkiei hemengo kontu gehienak, ensaiotara joan, dantza eginez gozatu eta emanaldi batzuk egitearekin pozik (edo disgustora), baina kezka gehiagorik gabe dabiltza. Baina dantza talde gehienek badute zuzendaritza bat, irakasle bat, arduradun talde bat... Eta ustez horiek taldearekin zer egin eta dantza tradizionalaren alde nola lan egin erabaki beharra dute. Azken batean aktibitate batean horrenbeste ordu, ahalegin eta esfortzu inbertitzen ditugunean, oso garrantzitsua da gure buruari galdetzea norabide egokian ote goazen. Beraz, uste dut talde gehienetan badaudela bizpahiru lagun gainontzekoek baino kezka edo interes handiago izan dezaketenak. Arazoa da, nire ustez eten handia (handiegia) dagoela taldeetako arduradunek alor honi buruz duten ikuskeraren eta ikertzaileek ekoizten dituzten azterketen artean. Bi mundu horien artean zubi-lanak egiteko ahaleginetan aritzen gara, nahiz eta batzuetan arrakasta handirik ez izan. Gaur egun <dantzan> posta zerrendan badira 180 harpidedun, eta bueno, horrek adierazten du interes minimo bat badagoela. Ziur aski, dantzari, dantza-maisu eta taldeko zuzendari izateko oinarrizko formazio bat eskuratzeko aukera izango bagenu, oinarrizko kontzeptu batzuk arruntagoak izango lirateke gure artean, eta zubiak errazago eraikiko lirateke.

> Eta gai honekin jarraituz azken ideia azaldu nahiko nuke. Eta da, zein
> izango da dantzaren etorkizuna hemendik urte batzuetara gauzak horrela
> jarraituz gero?

Nik ez daukat ideiarik ere ez. Oraindik ez dut igarle ikastarorik egin ;-)
"gauzak horrela jarraituz gero" horrek zer esan nahi du? "horrela" ondo daudela, ala "horrela" gaizki doazela?

> Datorren abenduaren 6an Seguran Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak bigarren
> urtez Haur Dantzarien 2. Topaketa  antolatuko du. Lehengo urtean hasi ziren
> antolatzen eta bertara gerturatu ginen dantza taldeak esku bateko behatzekin
> zenba zitezkeen. Zer gertatzen da? Non daude hemendik urte batzuetara dantza
> eta folklorearen mundua bultzatuko duten gazteak? Ala dena liburuetan,
> foroetan eta artikuluetan geldituko da?

Nire ustez adibide horrek erakusten duena da orain 15 urte funtzionatzen zuen eredu batek gaur egun ez duela funtzionatu. Zergatik? Auskalo, batean eta bestean parte hartu duzuenok galdetu beharko diozue horren zergatia zuen buruari. Baina dantza taldeen dinamika Dantzari Egunarekin amaitzen ez den bezala, ume dantzarien jarduna ez da topaketa horietan bukatzen. Topaketa horiek arrakastarik ez izatea ez du esan nahi beste herrietan umeekin dantza tradizionala ez denik lantzen, eta hemendik urte batzuetara dantza bultzatuko duten gazterik egongo ez denik. Besterik gabe Gipuzkoako gainontzeko taldeei ez zaie erakargarria gertatu formula hori, edo ez dute horren beharrik sentitu, edo ez zaie bide egokia iruditzen. 


Esandakoa, pozik jaso dudala zure gogoeta.
Ondo segi,
oier.







Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago