[dantzan] Bilera sektoriala

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ost, Aza 8, 14:47:00, CET 2006


Kulturaren Euskal Plana dela eta, dantzaren inguruko bilera baterako 
gonbidapena jaso genuen atzo dantzan.com-en. Datorren astelehenean 
izango da bilera Gasteizen, Eusko Jaurlaritzan. "Bilera sektoriala" 
izena daraman mezuan etorri da gonbidapena.

Telefonoz azaldu didatenez eta emailez bidalitako powerpointean irakurri 
ahal izan dudanez, bilera horretan aurkeztuko digute Xabide enpresak 
egin duen txostena. Dantzaren alorraren diagnostiko bat eta hartu 
beharreko neurrien inguruko txostena prestatzen aritu da Xabide eta hori 
zela enpresa horretako langile batek egin zigun bisitaz hitzegin genuen 
orain hilabete batzuk. Txosten hori aurkeztu eta "balidatu" egin behar 
omen dugu bileran. Ondoren, talde operatibo baterako ordezkariak ere 
hautatu behar omen dira. Bileran parte hartzera gonbidatuta dauden 
elkarte eta erakundeen zerrenda ere dator dokumentuan. Hauxe da:

Asociación de Profesionales de danza de Gipuzkoa)
Bizkai Euskal Folklore Elkartea
Euskal Dantzarien Biltzarra
Ikerfolk
Conservatorio Municipal de Danza “Jose Uruñuela”
La Fundición SL
Artebi
Kukui Dantza Taldea
Asociación de Danza Contemporánea
Dantzaz. Centro Coreográfico Transfronterizo
Arriola Kultur Aretoa
Euskal Herriko Unibertsitatea
Asocaición Bilbao Ballet Elkartea
Eusko Jaurlaritza
Foru Aldundiak (Gipuzkoa, Bizkaia, Araba)
Bilbo eta Gasteizko udalak

Zerrenda copy-paste egin dut, eta beraz taldeen izenetan dauden akatsak 
jatorrizkoan daudenak dira. Ikusten duzuenez dantzan.com ez da ageri 
hor, baina gero mezu bat bidali zuten esaten zerrendan dantzan.com 
sartzea ahaztu zitzaiela, baina gonbidatuta zegoela baita ere.

oier.




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago