[dantzan] Bilera sektoriala

patxi a bildua zenbatgara.org patxi a bildua zenbatgara.org
Ost, Aza 8, 16:34:43, CET 2006


Mesedez Oier, hortik ateratzen denaren berri emanen diguzu?. ea
zerbaiterako balio den.

Patxi

>
> Kulturaren Euskal Plana dela eta, dantzaren inguruko bilera baterako
> gonbidapena jaso genuen atzo dantzan.com-en. Datorren astelehenean
> izango da bilera Gasteizen, Eusko Jaurlaritzan. "Bilera sektoriala"
> izena daraman mezuan etorri da gonbidapena.
>
> Telefonoz azaldu didatenez eta emailez bidalitako powerpointean irakurri
> ahal izan dudanez, bilera horretan aurkeztuko digute Xabide enpresak
> egin duen txostena. Dantzaren alorraren diagnostiko bat eta hartu
> beharreko neurrien inguruko txostena prestatzen aritu da Xabide eta hori
> zela enpresa horretako langile batek egin zigun bisitaz hitzegin genuen
> orain hilabete batzuk. Txosten hori aurkeztu eta "balidatu" egin behar
> omen dugu bileran. Ondoren, talde operatibo baterako ordezkariak ere
> hautatu behar omen dira. Bileran parte hartzera gonbidatuta dauden
> elkarte eta erakundeen zerrenda ere dator dokumentuan. Hauxe da:
>
> Asociación de Profesionales de danza de Gipuzkoa)
> Bizkai Euskal Folklore Elkartea
> Euskal Dantzarien Biltzarra
> Ikerfolk
> Conservatorio Municipal de Danza “Jose Uruñuela”
> La Fundición SL
> Artebi
> Kukui Dantza Taldea
> Asociación de Danza Contemporánea
> Dantzaz. Centro Coreográfico Transfronterizo
> Arriola Kultur Aretoa
> Euskal Herriko Unibertsitatea
> Asocaición Bilbao Ballet Elkartea
> Eusko Jaurlaritza
> Foru Aldundiak (Gipuzkoa, Bizkaia, Araba)
> Bilbo eta Gasteizko udalak
>
> Zerrenda copy-paste egin dut, eta beraz taldeen izenetan dauden akatsak
> jatorrizkoan daudenak dira. Ikusten duzuenez dantzan.com ez da ageri
> hor, baina gero mezu bat bidali zuten esaten zerrendan dantzan.com
> sartzea ahaztu zitzaiela, baina gonbidatuta zegoela baita ere.
>
> oier.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> dantzan-leave a bildua postaria.com
>





Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago