[dantzan] [Fwd: karrikiritik]

patxi a bildua zenbatgara.org patxi a bildua zenbatgara.org
Or, Aza 10, 13:13:55, CET 2006


Ez baduzue ezagutzen "zahar berri" izeneko diska agitz ongi dago. Xut
fanfarreak atera zuen duela urte batzuk, eta bertan biltzen dira hainat
doinu Sagasetaren "danzas de Valcarlos" liburutik hartuak. ez dira
ezagunak gure inguruak, baina hoietako asko bai luzaiden: martxak, polkak,
eskotixak, bestaberriko musikak...

Oso atsegina entzuteko, eta armonizazioa konplikatuetatik aldentzen,
benetan, diska ederra, eta oso aproposa Baxenafarroako dantzen inguruko
ikuskizuentan elemento berriak sartzeko.

Erne "Galtzetaburu" "Magnificat" eta "Txantreteia", erran dudana, ederra
benetan.

Patxi

>
>
> Karrikiritik ondoko mezua helarazi digute. Ondarroako dantzei buruzko
> liburua nik liburutegietan konsultatu izan dut, baina oraino ez nuen
> erosteko aukerarik izan.
> oier.
>
> -------- Mensaje original --------
> Asunto: 	karrikiritik
> Fecha: 	Fri, 10 Nov 2006 11:30:42 +0100
> De: 	BULEGOA <bulegoa a bildua karrikiri.org>
> Para: 	Oier Araolaza <oier a bildua dantzan.com>
>
>
>
> Aupa, baditugu lau altxor zuen web orrian iragartzeko.
> Liburuak:
>
> 1- "Ondarroako dantzak". Egilea: Luis Etxaburu "Latxanbre". 1980.
> Agertzen dira testuak, partiturak eta argazkiak.
> 2- "Danzas de Vizcaya. Bizkaiko Dantzak". Egilea: J.L.de Etxebarria y
> Goiri. 1969. Agertzen dira testuak eta azalpen eskemak.
>
> CDak:
> 1- "Baile de la Era de Estella. Lizarrako Larrain dantza".Egilea:
> Lizarrako Gaiteroak. 1996.
> 2- "Zahar Berri". Egilea: Xut.
>
> Ongi izan
> ainhoa fernandez
> karrikiriko bulegari-teknikaria
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> dantzan-leave a bildua postaria.com
>





Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago