[dantzan] Joseba Tapia folklorismoaz

aritz a bildua dantzan.com aritz a bildua dantzan.com
Ost, Aza 15, 12:29:39, CET 2006


Ta nola definitu folklorismoa?

Dantza taldetan egiten ditugun gauza asko ere folklorismo izanen dira,
folklore ordez. Baina ezberdintzen ez badakigu,...

Afera konplikatua.

aritz


> Berrian elkarrizketatu dute gaur Joseba Tapia. Folklorismoaz galdetu dio
> kazetariak eta hona erantzuna:
>
> *Zer arrisku ikusten diozu folklorismoari?*
>
> Ez zait batere gustatzen, iruditzen zait sinbolismo turistiko antzu eta
> atzerakoia dela. Ikusten dudanean euskalduntasuna dantzari batekin
> ordezkatua iruditzen zait gezurra dela hori, ez da existitzen gaur egun,
> ni erromerietan ibiltzen naiz eta badakit baserri mundua ez dela horrela
> janzten eta jendea ez dela horrela dantzatzen. Irudi interestua da, ez
> errealitateari lotua. Uste dut kaltegarria dela, ez garenaren irudia
> ematen dugu: euskaldunok indartsuak eta jatorrak gara, ez gara saltsetan
> sartzen, edo bestela odolzaleak gara... ez, ez, ez, beste jendea
> bezalakoak gara, beste gizarteetan pasatzen zaiena pasatzen zaigu guri
> ere. Folklorismoa ez da batere konstruktiboa, ez da batere solidarioa,
> diferentzia bilatu nahi du artifizialki eta trikitiak arrisku galanta
> dauka, nik ez dut hortik jo nahi.
>
>
> «Bakarka beste konpromiso bat dago letrarekin, ideologiarekin,
> kantuarekin»
> Joseba Tapia, trikitilaria
> Berria, Ainara Gorostitzu, 2006-11-15
> http://www.dantzan.com/hemeroteka/joseba-tapiari-elkarrizketa-berrian
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> dantzan-leave a bildua postaria.com
>




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago