[dantzan] Joseba Tapia folklorismoaz

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ost, Aza 15, 12:39:16, CET 2006


Josep Martí-ren liburua oso gida egokia da horretarako: "El folklorismo. 
Usos y abusos de la tradición".

Orain, ez dakit Berriako kazetariak edo Joseba Tapiek zentzu bera ematen 
dioten hitz horri.

oier.



aritz a bildua dantzan.com-ek idatzi du:
> Ta nola definitu folklorismoa?
>
> Dantza taldetan egiten ditugun gauza asko ere folklorismo izanen dira,
> folklore ordez. Baina ezberdintzen ez badakigu,...
>
> Afera konplikatua.
>
> aritz
>
>
>   
>> Berrian elkarrizketatu dute gaur Joseba Tapia. Folklorismoaz galdetu dio
>> kazetariak eta hona erantzuna:
>>
>> *Zer arrisku ikusten diozu folklorismoari?*
>>
>> Ez zait batere gustatzen, iruditzen zait sinbolismo turistiko antzu eta
>> atzerakoia dela. Ikusten dudanean euskalduntasuna dantzari batekin
>> ordezkatua iruditzen zait gezurra dela hori, ez da existitzen gaur egun,
>> ni erromerietan ibiltzen naiz eta badakit baserri mundua ez dela horrela
>> janzten eta jendea ez dela horrela dantzatzen. Irudi interestua da, ez
>> errealitateari lotua. Uste dut kaltegarria dela, ez garenaren irudia
>> ematen dugu: euskaldunok indartsuak eta jatorrak gara, ez gara saltsetan
>> sartzen, edo bestela odolzaleak gara... ez, ez, ez, beste jendea
>> bezalakoak gara, beste gizarteetan pasatzen zaiena pasatzen zaigu guri
>> ere. Folklorismoa ez da batere konstruktiboa, ez da batere solidarioa,
>> diferentzia bilatu nahi du artifizialki eta trikitiak arrisku galanta
>> dauka, nik ez dut hortik jo nahi.
>>
>>
>> «Bakarka beste konpromiso bat dago letrarekin, ideologiarekin,
>> kantuarekin»
>> Joseba Tapia, trikitilaria
>> Berria, Ainara Gorostitzu, 2006-11-15
>> http://www.dantzan.com/hemeroteka/joseba-tapiari-elkarrizketa-berrian
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>> dantzan-leave a bildua postaria.com
>>
>>     
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> dantzan-leave a bildua postaria.com
>
>
>   




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago