[dantzan] Joseba Tapia folklorismoaz

Xabier Etxabe xabieretxabe a bildua hotmail.com
Ost, Aza 15, 12:56:57, CET 2006


Egia da "folklorismo" hitzak baduela gure artean zentzu negatibo hori. 
Definizioan ere ez ginateke seguru asko ados jarriko.

Oierrek esan bezala, Josep Martí-ren liburuan folklorismoaren azterketa 
kritikoa egiten du egileak, eta folklorismoaren balorazioa egitean ez dela 
zertan txarra izan behar esaten du. Izan ere, liburuaren izenburutik 
bertatik (katalanez "Els encants de la tradiçio" edo antzeko zerbait) 
hitz-jokua egiten du "enkante-lilura" eta "enkante-merkatu" hitzen artean, 
folklorismo-fenomenoarekin lotzen diren interes 
ekonomiko-turistiko-ideologikoak aditzera emanaz. Haren hitzetan, 
folklorismoaren arriskurik larriena jendea engainatzea da, alegia ez 
konturatzea folklorismoaren asmoa ez dela gauzak garai batean ziren bezala 
adieraztea, sinbologia jakin bat erabiliz festa egitea baizik (laburpen hau 
halamoduzkoa da). Eta horrek ez du zertan txarra izan beharrik.

Hala ere, ikertzaile guztiek ez diote "folklorismoa"ri esanahi bera ematen: 
Luis G. de Viana-k, "Los guardianes de la tradición" liburuan, folklorismoa 
beste modu batean definitzen du, guri ezaguna zaigun zentzu negatiboa 
emanaz.

Dena dela, folklorismoaz ari garenean nik uste zehaztu egin beharko 
genukeela zertaz hitz egiten ari garen, testuingurua zein den, bestela ez 
dugu askorik aurreratuko eztabaidan.

Ondo izan.

Xabier.


>From: Oier Araolaza <oier a bildua dantzan.com>
>Reply-To: Dantzan zerrenda <dantzan a bildua postaria.com>
>To: Dantzan zerrenda <dantzan a bildua postaria.com>
>Subject: Re: [dantzan] Joseba Tapia folklorismoaz
>Date: Wed, 15 Nov 2006 12:39:16 +0100
>
>
>Josep Martí-ren liburua oso gida egokia da horretarako: "El folklorismo.
>Usos y abusos de la tradición".
>
>Orain, ez dakit Berriako kazetariak edo Joseba Tapiek zentzu bera ematen
>dioten hitz horri.
>
>oier.
>
>
>
>aritz a bildua dantzan.com-ek idatzi du:
> > Ta nola definitu folklorismoa?
> >
> > Dantza taldetan egiten ditugun gauza asko ere folklorismo izanen dira,
> > folklore ordez. Baina ezberdintzen ez badakigu,...
> >
> > Afera konplikatua.
> >
> > aritz
> >
> >
> >
> >> Berrian elkarrizketatu dute gaur Joseba Tapia. Folklorismoaz galdetu 
>dio
> >> kazetariak eta hona erantzuna:
> >>
> >> *Zer arrisku ikusten diozu folklorismoari?*
> >>
> >> Ez zait batere gustatzen, iruditzen zait sinbolismo turistiko antzu eta
> >> atzerakoia dela. Ikusten dudanean euskalduntasuna dantzari batekin
> >> ordezkatua iruditzen zait gezurra dela hori, ez da existitzen gaur 
>egun,
> >> ni erromerietan ibiltzen naiz eta badakit baserri mundua ez dela 
>horrela
> >> janzten eta jendea ez dela horrela dantzatzen. Irudi interestua da, ez
> >> errealitateari lotua. Uste dut kaltegarria dela, ez garenaren irudia
> >> ematen dugu: euskaldunok indartsuak eta jatorrak gara, ez gara 
>saltsetan
> >> sartzen, edo bestela odolzaleak gara... ez, ez, ez, beste jendea
> >> bezalakoak gara, beste gizarteetan pasatzen zaiena pasatzen zaigu guri
> >> ere. Folklorismoa ez da batere konstruktiboa, ez da batere solidarioa,
> >> diferentzia bilatu nahi du artifizialki eta trikitiak arrisku galanta
> >> dauka, nik ez dut hortik jo nahi.
> >>
> >>
> >> «Bakarka beste konpromiso bat dago letrarekin, ideologiarekin,
> >> kantuarekin»
> >> Joseba Tapia, trikitilaria
> >> Berria, Ainara Gorostitzu, 2006-11-15
> >> http://www.dantzan.com/hemeroteka/joseba-tapiari-elkarrizketa-berrian
> >>
> >> _______________________________________________
> >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> >> dantzan-leave a bildua postaria.com
> >>
> >>
> >
> > _______________________________________________
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> > dantzan-leave a bildua postaria.com
> >
> >
> >
>
>_______________________________________________
>Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>dantzan-leave a bildua postaria.com

_________________________________________________________________
Acepta el reto MSN Premium: Protección para tus hijos en internet. 
Descárgalo y pruébalo 2 meses gratis. 
http://join.msn.com?XAPID=1697&DI=1055&HL=Footer_mailsenviados_proteccioninfantil




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago