[dantzan] Panderoaren erritmora dantzan

dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Al, Aza 20, 11:57:43, CET 2006


Bosgarren Herri Musika Jardunaldiak antolatu dituzteko Oiartzungo Herri 
Musikaren txokoan eta panderoa izango da jardunaldi horien ardatza. 
Euskal Herriko panderojole ezagunekin batera kanpotik etorritako 
hizlariak izango dira, eta adibidez Leon inguruetan panderoak dantza eta 
abestiarekin duen harremanaz arituko da Gabriez González. Herri 
Musikaren txokoarekin batera beste bi elkarte aritu dira panderoaren 
inguruko jardunaldi antolaketa lanetan: Euskal Herriko Trikitixa 
elkartea eta Pontevedrako Conservatorio de Música Tradicional y Folque 
de Lalín. Panderoari buruz Galiziako, Euskal Herriko eta Gaztela Leongo 
adituek egindako lan eta ikerketen aurkezpenak, gogoeta egiteko 
mahainguruak, entzunaldiak eta tailerrak antolatu dituzte datorren 
azaroaren 25 eta 26rako Oiartzunen, Herri Musikaren txokoan.

http://www.dantzan.com/albisteak/panderoaren-erritmora-dantzan



Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago