[dantzan] dantzan-eko blogak eta sustaturen blog lehiaketa

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
As, Aza 28, 14:55:20, CET 2006



Poliki-poliki ari da dantzan.com-eko blog komunitatea gorpuzten. Sortu 
den azkena Beasaingo Aurtzaka taldeko bloga da, baina oraindik hasierako 
proba mezuetan dabiltzala dirudi. Blog kontu horrekin lotuta Sustatutik 
honako gonbidapena bidali digute:

**********

Sustatuk 5 urte bete berri ditu akaso jakingo duzuen bezala. Ekitalditxo bat antolatu dugu abendurako, eta hara begira, lehiaketatxo bat, tarte honetan (abenduaren 11a arte) blog euskaldun batean argitaratutako mezu onenarentzako saria antolatu dugu. Hemen informazioa: http://www.sustatu.com/1164120776

Lehen saria, iPod konpleto bat, baina aurkezten direnen artean, bi iPod nano zozketan... hortaz, ez onena izanda ere, bestela ere interesgarri izan daiteke blogarientzat.

Euskarazko blog komunitate eta plataformetan dabiltzan blogariak animatu nahi ditugu bereziki. 

Zeuen taldean, Dantzan-com-eko blog komunitatean, honen berri ematea okurritzen bazaizu... ba, akaso blogariek aprobetxatuko dute. 

Urteurren ekitaldiari dagokionez, gonbidatu nahi zaitugu. Hemen deskribatzen dugu apur bat zer izango den: http://www.sustatu.com/1164274985
Animatu eta zatoz, jakina.

*****************







Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago