[dantzan] Iztueta, efemeridea

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ost, Aza 29, 09:42:18, CET 2006



Gaurko Berrian efemerideen atalean aipatzen da gaurko egunez jaio zela 
1767. urtean Juan Ignazio Iztueta. Benetan bitxia iruditu zait Iztueta 
nor izan zen azaltzeko idatzi dituzten lerroak. Nor izan zen Iztueta? Ba 
kartzelero bat, lapurretagatik kartzelaratua, eta dantza talde batzuk 
sortu zituena...

Hauxe da zehatz mehatz Berriak jasotzen duena:

***
*1767.* Juan Ignazio Iztueta euskal idazlea jaio zen, Zaldibian 
(Gipuzkoa). Kartzelako zuzendaria izan zen, eta lapurreta bat leporatuta 
1801-1807 bitartean kartzelan egon zen. Euskal dantzak galzorian zeuden 
garaian, dantza taldea sortu eta Euskal Herriko historia eta folkloreari 
buruzko lanak egin zituen.
***

Iztuetari buruz bi lerro idazten jarrita zerbait dotoreagoa ere egin 
zitekeen. Portzierto, nik ez dut gogoratzen inon irakurri izana Iztueta 
kartzelako zuzendaria izan zenik. Norbaitek ba al daki nondik atera den 
datu hori?

oier.



Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago