[dantzan] Oinkari, Boise.

Mikelue mgoitia a bildua euskalnet.net
As, Api 17, 01:08:45, CEST 2007


Hainbat dantza desberdin irakasteko asmoagaz, Boiseko Oinkari Euskal 
Dantzari Taldearen gonbidapenetik, 13 egun pasatu ondoren Boisen, daukadan 
inpresioa, asko ikasi dudanarena da.
 Ni neu ere arritu egiten nau hain urrun dauden gure euskal anai-arrebak, 
nolako gogo daukaten euskal dantzak, musikak eta ohitura zaharrak ikasteko.
 Boiseko Dantza Taldeak ez du behar inolako koreografirik, ezta inolako 
aldaketa pertsonalik ere; euren gogoa ikastea da, susterra aurkitu, eta lan 
ugari egitea. Heurentzako Euskal Folklorea ez da inola ere "fosilizatu", eta 
heuren lanak eskaintzeko, ez daukate inolako konplejurik. Prest beti 
aldaketak egiteko, fundamento sakon bat dagoenean.
 Benetako Dantza Talde ona, ta pertsona modun obeagoak. Nik erakusitakoa 
baino, nik ikasitakoa da bereziena.

Barriro ikusi arte!!!!!

Mikel Goitia 





Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago