[dantzan] Maskaradak, data zuzenketak eta beste

dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Or, Urt 12, 09:13:29, CET 2007



dantzan.com-en jarrita genituen Maskaraden daten inguruan aldaketa 
batzuk izan direla abisatu dit Laguntasunako Josebak. Besteak beste 
otsailaren 18ko emanaldia Garindainen izango da (eta ez Maulen), eta 
martxoaren 18an berriz Altzürükün izango dira maskaradak. Askok egutegia 
inprimatu eta horrekin ibiltzen zarete, beraz, inprimatu berria eta bota 
zaharra zakarrontzira.

Euskobizia aldizkarian Maskaraden prestaketen inguruko artikulua dator 
eta nobedade interesgarriak aipatzen ditu. Maulek pastorala prestatu 
ondoren, gazteek kultur elkartea sortzea erabaki zutela, Urrats Berriak 
izeneakoa, eta elkarte horretako dantzariek bultzatu dutela maskaradaren 
antolaketa. Elkarteko lehendakariak, Beńat Elkegarayk adierazi duenez 
zailtasuna handiak izan dituzte maskaradako pertsonaia guztiak osatzeko 
gazteak aurkitzen, eta batez ere gazte euskaldunak aurkitzen. Hala ere 
30 gazte inuru biltzen ari dira maskaradak prestatzeko ensaioetan.

Mauleko maskaradak zenbait nobedade izango dituztela iragarri dute. 
Adibidez, Txorrotxen papera bi neskek egingo dute. Martine Bordaxar ari 
da dantzariak prestatzen, eta Jean Bordaxar izango da kanta eta doinuen 
egilea. Maskaradako arizale garrantzitsu batzuk arazoak dituzte asteburu 
guztietan emanaldiak egiteko, eta ondorioz Zuberoako sei herritatik 
iritsitako gonbidapenak ezin izan dituzte erantzun.

Maulek emango ditu 2007ko maskaradak (egutegia, datak zuzenduta)
http://www.dantzan.com/albisteak/2007ko-maskaradak

Mauleón retrouve la mascarade
Euskobizia, 2007-01-09
http://www.euskobizia.com/article.php3?id_article=743





Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago