[dantzan] Pirmin Treku

XABIERETXABE a bildua ole.com XABIERETXABE a bildua ole.com
As, Uzt 10, 08:46:11, CEST 2007


Egun on.

Aste honetan urtebete egingo du Pirmin Treku dantzari zarauztarra hil zela. Hori dela eta, Zarautz aldean haren omenaldia antolatzeko lanetan gabiltza. Ezagunei eta familiakoei begirako omenaldia izango da batik bat, apala, eta ostegun honetan izango da ekitaldi nagusia, hilak 12, Zarauzko Euskalduna tabernan arratsaldeko zazpietan.

Ekitaldiaren hasieran, antolatzaileok ("Kafe Torero" izena duen kultur elkarteko lagunek eta Zarauzko alkateak Udalaren izenean) ekitaldiaren aurkezpena egingo dugu. Gero, Pirmin Treku zenaren bizitza eta ibilbidea laburtzen duen 20 minutuko DVD bat aurkeztuko dugu. Hori bukatutakoan, hiru lagunek bi hitzaldi emango dituzte: batetik, "Gabota" dantza-akademiako Garbiņe Aizpitartek eta Mireia Alberdik Pirminen dantza-ibilbideari errepaso bat emango diote, hark Zarautzen egindako lana esplikatuz. Gero, Xabier Auzmendik, Pirminen exilio-garaiko kontuak azalduko ditu. Ekitaldiaren bukaeran, alkateak oroigarri bat emango die familiakoei.

Bestalde, bihartik hasita eta hamabost bat egunean, Ramon Serrasek lagunduta argazki-erakusketa bat antolatu da Euskalduna tabernan bertan Pirmin Trekuren inguruan.

Garbiņe Aizpitarteri Txaparro aldizkarirako egin nion elkarrizketa irakurtzeko:

http://www.iratzarri.com/zaharra_berri/index.htm#2

Pirmin Trekuri buruzko informazioa, www.dantzan.com web gunean daukazue (bilatzailean "Pirmin Treku" jartzea nahikoa duzue).

Ondo izan.

Xabier.





Ahora también puedes acceder a tu correo Terra desde el móvil.

Infórmate pinchando aquí.





-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20070710/6ea78f1a/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago