[dantzan] Fw: folk lore martxoak 24

Amaiur Dantza Taldea amaiur a bildua amaiur.org
As, Mar 20, 22:26:22, CET 2007


----- Original Message ----- 
From: Amaiur Dantza Taldea 
To: Nafarroako Gazte Kontseilua 
Sent: Tuesday, March 20, 2007 10:23 PM
Subject: folk lore martxoak 24



     

www.amaiur.org

 



Folk Lore 2007

Martxoaren 24an izango da 2007ko Folk Lore eguna. Goizetik arratsera Iruņeko Alde Zaharrean egongo gara hainbat dantza talde, musikari, lagun, elkarte eta artistak. Beti bezala, giro onena lortzea izango dugu helburu, partehartzaileak eta ikusleak gustura egoteko.

Jende profesionala ez garenez gero, elkartrukean dago oinarriturik Folk Lore. Debalde ala diru gutxiren truke lotzen ditugu desfileak, ikuskizunak, jostagarriak, bazkaria, kale-animazioak eta afaria. Iaz, gure errekor guztiak hautsi genituen: 300 partehartzaile. Nekatuta, harrituta eta batez ere, oso pozik, geratu ginen. Badirudi jendeari ere gustatu zitzaiola, behintzat hori kontatu ziguten. Aurten 400 baino gehiago.

Egitarauaren aurrerapena

Martxoaren 24ra hurbiltzen garen heinean, gonbidatuak eta bertaratuak alda daitezkeen arren. Esku egitarauetan eta www.amaiur.org-en aurkituko duzue azken xehetasunak. Baina hauxe izango duzue ziurtatua: goizean, Rekoletas Enparantzatik abiatuko dira dantzari txikiak, Done Frantzisko Plazan eta Gaztelu Plazan dantzatu eta gero, Burgoen Enparantzaraino. Han, dantza ikuskizuna eskainiko dute. Lizarra, Atarrabia, Irurtzun, Zangotza, Donibane Lohitzune, Uharte, Lazkao, Ordizia, Lakuntza, Berriozar, Uharte-Arakil eta Iruņeatik etorriko dira.

Bazkaldu ondoren, berriro Burgoen  Enparantzan, herri kirolak eta animazio taldeak aurkituko dituzue. 

Arratsaldean, Iparraldeko dantzari handiak, zanpantzarrak, fanfarreak, gaitariak, txistulariak, txalapartariak, momo-txorroak eta abar. beteko dituzte Burgoen  Enparantza, Merkaderes, Estafeta eta Gaztelu Enparantza; eta Burgoen plazan, 20:00etan, akelarre batekin amaituko dira ikuskizunak. Gauean arrano elkartean sagardotegi mundiala eginen dugu. 

Etorri!

Zuen partehartzea da guretzako zuen saririk hoberena. Elurrari aurre egin!! Folk Lore zuek gabe ez baita ezer. Iruņean desfile espainarrak izateaz gain baditugulako bestelako gauzak erakusteko. Ihauteriak iraganak, Korrika eta Aste Sandua hurbil, zer egingo duzu hutsunea betetzeko? Folk Lore egunean izango duzu erantzuna!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20070320/5e72187c/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: clip_image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 9018 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20070320/5e72187c/attachment.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: clip_image002.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 2554 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20070320/5e72187c/attachment-0001.jpg>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago