[dantzan] Euskal Herriko Dantzari Eguna

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Al, Urr 1, 12:14:39, CEST 2007


Ni ez nintzen Gasteizen izan, baina horrelakoetan ematen diren kopuruek 
atentzioa deitzen didate. 70 talde eta 3.000 dantzari bildu zirela jaso 
du prentsak. Kalkulo sinple bat egin (3.000 / 70 = 42,85) eta ikusten da 
talde bakoitzak 42-43 dantzari izan beharko zituela. Asko iruditzen 
zait. Nire inguruan behintzat ez dira arruntak  43 dantzari (heldu) 
dituzten dantza taldeak. Eta hori media da, ze izango ziren talde batzuk 
16 (zortziko bi talde) dantzari baino eraman ez zituztenak, beraz, beste 
batzuk 50 edo 60 dantzarik osatutako taldeak eraman beharko zituzten 
kopuru horietara iristeko.

Gasteizen Dantzari Egunean izandako inork eskain dezake testigantzarik? 
Horrelako talde handiek parte hartzen dute Dantzari Egunetan?

oier.

dantzan.com-ek idatzi du:
> Atzo ospatu zen Gasteizko Astronomos futbol zelaian Euskal Herriko 
> Dantzari Eguna. Antolatzaileen esanetan, Euskal Herri osoko 70 dantza 
> talde eta 3.000 dantzari bildu zituen Dantzari Egunak. Datorren urteko 
> Euskal Herriko Dantzari Eguna Gipuzkoan ospatuko da:
>
> Unos 3.000 dantzaris celebran hoy su día en Gasteiz
> Casi 70 formaciones de toda Euskal Herria no pararán de bailar en toda 
> la jornada. El campo de fútbol de los Astrónomos será el punto de 
> encuentro para el público y los participantes *
> *Noticias de Álava, Carlos González, ** **Vitoria, * *Albistea, 
> **2007/09/30
> http://www.dantzan.com/hemeroteka/unos-3-000 
> <http://www.dantzan.com/hemeroteka/unos-3-000>
>
> 3.000 dantzaris de todo el País Vasco reivindicaron ayer en Vitoria el 
> folklore popular
> La jornada culminó con una comida de hermandad y una romería en 
> Judizmendi *
> ***El Correo, Fede Cruzado,  **Albistea, **2007/10/01
> http://www.dantzan.com/hemeroteka/3-000-dantzaris
>
> Una multitud arropa en Vitoria a 3.000 dantzaris de toda Euskal Herria
> La cita folklórica reunió a 70 grupos en Santa Lucía. Un mercado de 
> artesanía vasca y juegos infantiles completaron un exitoso Dantzari 
> Eguna *
> *Noticias de Álava, Itsaso Estarrona, ** **Vitoria, **Albistea, 
> **2007/10/01
> http://www.dantzan.com/hemeroteka/una-multitud
>
>
>
>
>




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago