[dantzan] Euskal Herriko Dantzari Eguna

aritz a bildua dantzan.com aritz a bildua dantzan.com
Al, Urr 1, 12:28:15, CEST 2007


Ni ere ez nintzen gasteizen izan. Oier-ek esandakoaz gain, herrialde
bakoitzeko zenbat talde izan ziren jakitea ere gustatuko litzaidake niri.
Badakit, adibidez, Nafarroatik 4 besterik ez zirela joan.

aritz

> Ni ez nintzen Gasteizen izan, baina horrelakoetan ematen diren kopuruek
> atentzioa deitzen didate. 70 talde eta 3.000 dantzari bildu zirela jaso
> du prentsak. Kalkulo sinple bat egin (3.000 / 70 = 42,85) eta ikusten da
> talde bakoitzak 42-43 dantzari izan beharko zituela. Asko iruditzen
> zait. Nire inguruan behintzat ez dira arruntak  43 dantzari (heldu)
> dituzten dantza taldeak. Eta hori media da, ze izango ziren talde batzuk
> 16 (zortziko bi talde) dantzari baino eraman ez zituztenak, beraz, beste
> batzuk 50 edo 60 dantzarik osatutako taldeak eraman beharko zituzten
> kopuru horietara iristeko.
>
> Gasteizen Dantzari Egunean izandako inork eskain dezake testigantzarik?
> Horrelako talde handiek parte hartzen dute Dantzari Egunetan?
>
> oier.
>
> dantzan.com-ek idatzi du:
>> Atzo ospatu zen Gasteizko Astronomos futbol zelaian Euskal Herriko
>> Dantzari Eguna. Antolatzaileen esanetan, Euskal Herri osoko 70 dantza
>> talde eta 3.000 dantzari bildu zituen Dantzari Egunak. Datorren urteko
>> Euskal Herriko Dantzari Eguna Gipuzkoan ospatuko da:
>>
>> Unos 3.000 dantzaris celebran hoy su día en Gasteiz
>> Casi 70 formaciones de toda Euskal Herria no pararán de bailar en toda
>> la jornada. El campo de fútbol de los Astrónomos será el punto de
>> encuentro para el público y los participantes *
>> *Noticias de Álava, Carlos González, ** **Vitoria, * *Albistea,
>> **2007/09/30
>> http://www.dantzan.com/hemeroteka/unos-3-000
>> <http://www.dantzan.com/hemeroteka/unos-3-000>
>>
>> 3.000 dantzaris de todo el País Vasco reivindicaron ayer en Vitoria el
>> folklore popular
>> La jornada culminó con una comida de hermandad y una romería en
>> Judizmendi *
>> ***El Correo, Fede Cruzado,  **Albistea, **2007/10/01
>> http://www.dantzan.com/hemeroteka/3-000-dantzaris
>>
>> Una multitud arropa en Vitoria a 3.000 dantzaris de toda Euskal Herria
>> La cita folklórica reunió a 70 grupos en Santa Lucía. Un mercado de
>> artesanía vasca y juegos infantiles completaron un exitoso Dantzari
>> Eguna *
>> *Noticias de Álava, Itsaso Estarrona, ** **Vitoria, **Albistea,
>> **2007/10/01
>> http://www.dantzan.com/hemeroteka/una-multitud
>>
>>
>>
>>
>>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> dantzan-leave a bildua postaria.com
>




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago