[dantzan] Euskal Herriko Dantzari Eguna

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
As, Urr 2, 08:08:09, CEST 2007


Kaixo Oscar,

Nire lehenengo mezua irakurri baduzu konturatuko zinen harrituta nengoela
eman diren datuen arabera Dantzari Egunean parte hartu duten talde bakoitzak
bataz-besteko 42 dantzari eraman zituelako Gasteizera. Ni ez naiz Dantzari
Egunetan izaten, eta ez dakit zenbat dantzari eramaten dituzten taldeek,
baina kopuru horietan ibiltzen badira benetan gauza interesgarria da hori
jakitea. Kopuru horiek ondo ote daude kalkulatu nahian gabiltza. Zu bertan
izan bazinen lagundu dezakezu, zenbat dantzarirekin joan zineten zuek
esaten, eta inguruko taldeen berri ere ematen.

Esango nuke Dantzari Egunen antolaketan gehiago bilatzen dela "kantitatea"
eta ez horrenbeste "kalitatea". Beraz, kantitateak badu bere garrantzia.
3.000 dantzari elkartu zirela esan da, baina 48 talde izan baziren zaila
dirudi horrenbeste izatea. Lojikoagoa dirudi 1000 dantzari inguru izango
zirela pentsatzea.

1000 dantzari izan baziren ere, niri asko, benetan asko, iruditzen zaizkit
dantza emanaldi baterako. Dantzaren ikuspegitik niretzat ez du interesik
horrelako jaialdi batek. Baina interesgarria iruditzen zait jakitea zenbat
dantzari eta talderi oraindik funtzionala iruditzen zaien alarde erraldoien
eredua.

Ondo segi,
oier.


On 10/1/07, Eraiki Dantza Taldea <eraiki.tal a bildua euskalnet.net> wrote:
>
> No se que problema teneis con el dantzari eguna pero si tanto os interesa
> podíais haber ido!
> Estuvo el que quiso y pudo, yo me lo pasé muy bien y disfrute, tratar de
> hacer lo mismo, disfrutar con vuestro trabajo
> Un saludo
> Oscar
> ----- Original Message -----
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20071002/4a83a542/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago