[dantzan] Olentzeroren tradizioa Lesakan

XABIERETXABE a bildua ole.com XABIERETXABE a bildua ole.com
As, Urr 2, 15:36:02, CEST 2007


Egun on.

Badakit oraindik Gabonak urruti dauzkagula, baina oraintxe ailegatu berri zait etxera "Olentzeroren tradizioa Lesaka eta Euskal Herriko Eguberrietan" izena duen liburua. Foro honetan maiz hitz egin dugunez gai horren inguruan, zuetako askori interesatuko zaizuelakoan nago.

Liburu horrek, 2005eko abenduan Lesakan egin ziren Jardunaldietako idatziak dakartza. Emilio Xabier Dueñas da koordinatzailea eta hark egin du liburuaren sarrera. Eusko Ikaskuntzaren "Lankidetzan" sailean argitaratu dute (41. zenbakia). Ez galdetu liburua non erosi daiteken; badakizue liburuen dibulgazioa aspalditik dela problematikoa Eusko Ikaskuntzan.

Hauek dira liburuak dakartzan artikuluak:

- "Introducción: De la cosmogonía a la estética: Olentzero." (Dueñas, Emilio Xabier).
- "Olentzaro herri literaturan". (Arejita, Adolfo)
- "Melodía de Olentzero". (Ansorena Miranda, José Luis).
- "Solsticio de invierno". (Aranburu Urtasun, Mikel)
- "A vueltas con el Olentzero". (Larrinaga Zugadi, Josu)
- "El carbonero Olentzero y el obispo (San) Nicolás". (Dueñas, Emilio Xabier)
- "A propósito del Olentzero. Sobre la pervivencia de algunas manifestaciones y costumbres populares en algunos pueblos a través de los siglos". (Mikelarena, Fernando)
- "El Olentzero". (Aguirre Sorondo, Antxon)
- "Aportaciones para un estudio sobre Olentzero en Lesaka". (Eneterreaga Irigoyen, Rafael)
- "Olentzero Oiartzunen". (Mitxelena Cazabon, Joxe Mari).
- "Olentzero Lizarran". (Trinkado Uranga, Larraitz)
- "El Olentzero en el valle de Baztán". (Santamaría, Lander)
- "Olentzero de San Antonio - Iruña". (Santamaría Ilundain, Andoni)
- "Olentzero en Mungia". (Iriondo González, Edu)Ea liburua lortzeko bidea egiten duzuen.

Ondo izan.

Xabier.


Ahora también puedes acceder a tu correo Terra desde el móvil.
Infórmate pinchando aquí.








Ahora también puedes acceder a tu correo Terra desde el móvil.

Infórmate pinchando aquí.





-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20071002/ffa7f18c/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago