[dantzan] Mutxiko Eguna Arrangoitzen

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ast, Urr 11, 17:01:56, CEST 2007


Goizean ez naiz konturatu. Eta orain bapatean begi aurrean ikusi dut eta
irriparrea atera zait. Berriak Mutxiko egunari buruzko albisteari jarri dion
titularraz ari naiz. Nik uste dut albistea bera dantzan.com-etik hartu
dutela (konparatu itzazue erañeun dantzan-en argitaratutakoa eta Berriak
atera duena), eta pozten naiz horrela izan bada. Baina titularrarekin ederra
egin dute:

"Mutxikoen saltoak ikusgai, igandean"

Edo hitz joko bat egin nahi izan dute, edo gauzak erabat nahastu zaizkie.
NIk esango nuke bigarrena izan daitekeela. "Mutxikoen salto" horiek zer ote
diren ikustekoa izango da :-)

Ondo pasa asteburu-luzea.
oier.

On 10/11/07, dantzan. com <dantzari a bildua dantzan.com> wrote:
>
> Datorren igandean, urriaren 14an, ospatuko da Arrangoitzen aurtengo
> Mutxiko Eguna. Aurten gainera mutxikoak biltzen dituen "Aintzina" CD-a
> aurkeztuko da. Denera jauziak dantzatzeko 13 doinu berri biltzen ditu CD
> berri honek:
>
> Mutxikoen saltoak ikusgai, igandean
> Arrangoitze Mutxiko Egunaren karietara, 'Aintzina' disko berria aurkeztuko
> dute  *
> *Berria, Xan Aire, ** **Albistea, **2007/10/11
> http://www.dantzan.com/hemeroteka/mutxikoen
>
> Mutxiko Eguna urriaren 14an ospatuko da Arrangoitzen
> dantzan.com,  2007/10/08
> http://www.dantzan.com/albisteak/mutxiko-eguna-2007
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> dantzan-leave a bildua postaria.com
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20071011/1482aae2/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago