[dantzan] EDB eta DANTZARIAK aldizkaria

J.LLOBREGAT a bildua terra.es J.LLOBREGAT a bildua terra.es
Lar, Urr 13, 15:28:00, CEST 2007


Kaixo

Garikoitz naiz Tolosako Udaberri dantzari taldetik.

Aste hontan dei bitxi bat jaso dut eta segidan e.mail bat.
50 eta 25 urte betetzen zituzten dantza talde federatuek, dantzariak 
aldizkarian bizpairu orriko artikulo bat idazteko aukera izango zutela.

Aspaldiko erizpide batzuri jarraiki gu ez gaude federatuta (eta orain 
ikusitakoaren arabera...) baina e.mail horri nire erantzuna galdera hau 
eginez bidali nion

Gu aurten dakizuenez 50. urteurrena ospatzen ari gara, baina ez gaude 
> federatuta.
>
> Hala ere aipamen txiki bat mereziko dugu ez?

Nire arridura erantzuna jasotakoan izan zen

Kaixo Garikoitz:

Sentitzen dut, baina aukera hori bakarrik federatuta dauden eta 25. 
edo 
ta 50. urtehurrena ospatzen duten taldeei eskaintzen zaie. 
Abantailatxoren bat izan behar du federatuta egotea!.

Dena den, aldizkarian agertu nahi ba duzu eta baldintza bi horiek 
betetzen ez baduzu, publizitate modulo bat kontrata dezakezu (Hori da 
gure taldean egin duguna).

Publizitate moduluen prezioak eta neurriak hauek dira:

- Orri laurden baten moduloa (15x5 cms)............200,-?
- Orri erdi baten moduloa.....................................400,-?
- Barneko orri oso bat.........................................500,-?
- Barne kontraportada .........................................600,-?
- Kanpoko azken orria.........................................800,-?

Ni jota geratu nintzen, baño beno federatu gabeko talde batek 50 urte 
betetzea irrelebantea denez 75 urte betetakoan beste saikaera bat 
egingo dut.

Bitartean siestara noa atzoko bertso afaria luzatu egin zen eta.

Eongoatxik

Garikoitz 





Ahora también puedes acceder a tu correo Terra desde el móvil.
Infórmate pinchando aquí.





Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago