[dantzan] EDB eta DANTZARIAK aldizkaria

Mikelue mgoitia a bildua euskalnet.net
Lar, Urr 13, 20:16:27, CEST 2007


Lasai Garikoitz, federatuta egotearen abantailatako bat  hori bada, obeto 
kanpoan egon. 50 urtetan lan ein ostean, ez dot uste Udaberrik ahalako 
elementuri erregetu behar duenik ezer.
Segi aurrera beste 50 urte, edo 100 behar bada, ta badakizue, elkar lanean 
beti izango garela, nahiz eta federatuta ez egon.


----- Original Message ----- 
From: <J.LLOBREGAT a bildua terra.es>
To: <dantzan a bildua postaria.com>
Sent: Saturday, October 13, 2007 3:28 PM
Subject: [dantzan] EDB eta DANTZARIAK aldizkaria


Kaixo

Garikoitz naiz Tolosako Udaberri dantzari taldetik.

Aste hontan dei bitxi bat jaso dut eta segidan e.mail bat.
50 eta 25 urte betetzen zituzten dantza talde federatuek, dantzariak
aldizkarian bizpairu orriko artikulo bat idazteko aukera izango zutela.

Aspaldiko erizpide batzuri jarraiki gu ez gaude federatuta (eta orain
ikusitakoaren arabera...) baina e.mail horri nire erantzuna galdera hau
eginez bidali nion

Gu aurten dakizuenez 50. urteurrena ospatzen ari gara, baina ez gaude
> federatuta.
>
> Hala ere aipamen txiki bat mereziko dugu ez?

Nire arridura erantzuna jasotakoan izan zen

Kaixo Garikoitz:

Sentitzen dut, baina aukera hori bakarrik federatuta dauden eta 25.
edo
ta 50. urtehurrena ospatzen duten taldeei eskaintzen zaie.
Abantailatxoren bat izan behar du federatuta egotea!.

Dena den, aldizkarian agertu nahi ba duzu eta baldintza bi horiek
betetzen ez baduzu, publizitate modulo bat kontrata dezakezu (Hori da
gure taldean egin duguna).

Publizitate moduluen prezioak eta neurriak hauek dira:

- Orri laurden baten moduloa (15x5 cms)............200,-?
- Orri erdi baten moduloa.....................................400,-?
- Barneko orri oso bat.........................................500,-?
- Barne kontraportada .........................................600,-?
- Kanpoko azken orria.........................................800,-?

Ni jota geratu nintzen, baño beno federatu gabeko talde batek 50 urte
betetzea irrelebantea denez 75 urte betetakoan beste saikaera bat
egingo dut.

Bitartean siestara noa atzoko bertso afaria luzatu egin zen eta.

Eongoatxik

Garikoitz





Ahora también puedes acceder a tu correo Terra desde el móvil.
Infórmate pinchando aquí.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
dantzan-leave a bildua postaria.com 




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago