[dantzan] EDB eta DANTZARIAK aldizkaria

aritz a bildua dantzan.com aritz a bildua dantzan.com
Iga, Urr 14, 21:45:24, CEST 2007


Kaixo denoi,

Udaberrikoek plazaratutako mezuak ozenki egindako haurnarketa hauek eragin
dizkidate.

Nire ustez tronpatzen ari dira EDB-n. Estaututoek ez dakit zer esanen
duten zehazki elkartearen helburuen inguruan, baina imajinatzen dut Euskal
Herriko dantza gorde, zabaldu eta sustatzeko elkartetzat izanen duela bere
burua EDB-k.

Kontua da badirudiela dantza bultzatzea baino, bere burua, hau da
federazioa bera sustatzea bilakatu dela EDBren helburua (eta zilegi da).
EDB dantza bultzatzeko bide bat da, beste asko dauden bezala (federatutako
eta ez federatutako ohiko taldeak, horren ohikoak ez diren beste talde
batzuk, elkarteak, dantza maisuak, norbanakoak,...). Nago EDBk bidea eta
helburua nahasten dituela..

EDB da dantza talde eta dantzari gehien elkartzen dituen elkartea eta nire
ustez, berea beharko luke dantza sustatzeko aitzindari lana, sinergiak
bilatuz, jendea proiekturantz hurbilduz, jendeari ateak zabalduz... Baina
hori egin ordez, lurrean marra bat marrazten du: Zu federatua, zu ez
federatua eta horren arabera mugitzen da. Niretzat hori akats bat da.

Ni federatutako talde bateko kide naiz eta uste dut EDB herraminta
baliagarria izan litekeela dantzaren alde egiteko (beharrezkoa akaso ere
bai, XXI. mendeko mundu-zurrunbilo honetan, dantzarion ahotsa
entzunarazteko). Hori bai, hainbat jarrera eta funzionatzeko modu aldatuz.

Aldizkariarekin gertatu den honek guztiak (Dantzari egunari eta
txapelketei buruzko komentarioak ere izan dira azken aste hauetan foro
honetan.) gaiari buelta pare bat emateko balio balu sikiera,...

Bide batez, zorionak Udaberriri!

aritz



> Lasai Garikoitz, federatuta egotearen abantailatako bat  hori bada, obeto
> kanpoan egon. 50 urtetan lan ein ostean, ez dot uste Udaberrik ahalako
> elementuri erregetu behar duenik ezer.
> Segi aurrera beste 50 urte, edo 100 behar bada, ta badakizue, elkar lanean
> beti izango garela, nahiz eta federatuta ez egon.
>
>
> ----- Original Message -----
> From: <J.LLOBREGAT a bildua terra.es>
> To: <dantzan a bildua postaria.com>
> Sent: Saturday, October 13, 2007 3:28 PM
> Subject: [dantzan] EDB eta DANTZARIAK aldizkaria
>
>
> Kaixo
>
> Garikoitz naiz Tolosako Udaberri dantzari taldetik.
>
> Aste hontan dei bitxi bat jaso dut eta segidan e.mail bat.
> 50 eta 25 urte betetzen zituzten dantza talde federatuek, dantzariak
> aldizkarian bizpairu orriko artikulo bat idazteko aukera izango zutela.
>
> Aspaldiko erizpide batzuri jarraiki gu ez gaude federatuta (eta orain
> ikusitakoaren arabera...) baina e.mail horri nire erantzuna galdera hau
> eginez bidali nion
>
> Gu aurten dakizuenez 50. urteurrena ospatzen ari gara, baina ez gaude
>> federatuta.
>>
>> Hala ere aipamen txiki bat mereziko dugu ez?
>
> Nire arridura erantzuna jasotakoan izan zen
>
> Kaixo Garikoitz:
>
> Sentitzen dut, baina aukera hori bakarrik federatuta dauden eta 25.
> edo
> ta 50. urtehurrena ospatzen duten taldeei eskaintzen zaie.
> Abantailatxoren bat izan behar du federatuta egotea!.
>
> Dena den, aldizkarian agertu nahi ba duzu eta baldintza bi horiek
> betetzen ez baduzu, publizitate modulo bat kontrata dezakezu (Hori da
> gure taldean egin duguna).
>
> Publizitate moduluen prezioak eta neurriak hauek dira:
>
> - Orri laurden baten moduloa (15x5 cms)............200,-?
> - Orri erdi baten moduloa.....................................400,-?
> - Barneko orri oso bat.........................................500,-?
> - Barne kontraportada .........................................600,-?
> - Kanpoko azken orria.........................................800,-?
>
> Ni jota geratu nintzen, baño beno federatu gabeko talde batek 50 urte
> betetzea irrelebantea denez 75 urte betetakoan beste saikaera bat
> egingo dut.
>
> Bitartean siestara noa atzoko bertso afaria luzatu egin zen eta.
>
> Eongoatxik
>
> Garikoitz
>
>
>
>
>
> Ahora también puedes acceder a tu correo Terra desde el móvil.
> Infórmate pinchando aquí.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> dantzan-leave a bildua postaria.com
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> dantzan-leave a bildua postaria.com
>




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago