[dantzan] Arte Eszenikoen goi mailako eskola, beste aukera galdu bat dantza tradizionalarentzat??

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Or, Urr 19, 08:29:59, CEST 2007


Gaurko prentsan Arte Eszenikoen goi mailako eskola Bilbon finkatuko dela
azaltzen duen albistea dator. Arte dramatikoa (antzeztoki zuzendaritza eta
testu-antzeztea) eta dantza (klasikoa eta garaikidea, eta akaso dantzaren
pedagogia) irakatsiko dira bertan. Badirudi berriz ere dantza tradizionala
eserlekurik gabe geratu dela (zenbat aulki dantza galdu ditugun!!) eta egia
esan, ez zeukan inolako aukerarik aulkirik lortzeko, ez baita bere
presentzia eta parte-hartzerik izan eskola hau sortzea eskatzen jarduen duen
plataforman.

Bilbon jarriko dute arte eszenikoen goi mailako eskola
Berria, 2007-10-19
http://tinyurl.com/2oenwz

Niri zalantza geratu zait. Dantza tradizionalari interesatzen zitzaion hor
egotea? Ez zitzaion interesatzen? Nik uste dut sehaska bat behar duela, eta
ez dakit hau ote zen egokiena, baina ezer ez duenarentzat edozer da egokia.
Beraz, uste dut baietz, beste aukera bat galdu duela dantza tradizionalak.

oier.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20071019/a4677bf8/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago