[dantzan] Azkaindarrak, jauzi eta ebats!

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Lar, Urr 20, 11:13:31, CEST 2007


Kaixo Oscar,

Oraindik pare bat aldiz bakarrik entzun dut Aintzina diska, baina iruditzen
zait jauziak dantzatzeko doinu polit batzuk daudela bertan, eta merezi duela
erostea. 22 jauzi jasota daudela diozu, akaso Sagasetaren liburuan agertzen
direnak dira horiek? Sagasetan liburua ez daukat orain eskura eta ezin ditut
kontatu, baina adibidez Guilcherren liburuan begiratu ditut eta gutxienez 25
kontatu ditut. Sagasetaren Luzaideko dantzen liburua 1977koa da, eta Jean
Michel Guilcherren "biblia" 1984koa. Urte asko pasa dira beraz bi lan eder
horiek argitaratu zirenetik eta ziur aski harrezkero Claude Iruretagoienak,
Xabier Itzainak edo Sagasetak berak jauzi gehiago jasoko zituzten.

Jauziak dantza genero bat osatzen dute, eta nire ustez genero hori
egituratzen duten irizpideak eta arauak ezagutuz gero, ez zilegi bakarrik,
osasungarri eta aberasgarri ere bada pieza berriak sortu eta plazaratzea.
Horrek ez dio inolako kalterik egiten dantza tradizioanalari, aberastu
bakarrik egiten du. Zure planteamendu horrekin fandango eta arin-arinak ere
ez genituzke berriak erabili beharko, eta demagun, Elgeta, Gelatxo eta
Sakabiren garaiko errepertorioa jaso eta doinu haiekin dantzatzera mugatu
beharko ginateke. Errepertorio ederra zinez, baina ondotik sortu diren
piezen artean ere fandango eta arin-arin eder askoak dantzatzen ditugu (**nik
behintzat bai).

Nik argi dut jasota dauden jauziak noizbait norbaitek sortuko zituela. Bere
garaiko musika eta modetan oinarrituta sortu zuen pieza, eta bere arrakasta
handiena izan da gaurdaino iritsi dela eta gaur ere dantzatzen dugula. Baina
ez dut ulertzen zergatik XVIIII. edo XIX. mendean musikari batek mutxiko
doinu bat sortu zezakeen eta gaurko sortzaileei ez diezun aukera hori
onartzen. Jauzien azterketa musikologikoak egitera hurbildu direnek berehala
antzeman dituzte doinu horiek beste toki batzuetakoekin dituztenak
antzekotasunak. Adibidez, moneindarrak jauzia, Jean Michel Guilcherrek
dioenez jauzi horren zati bat XVIII. mendean Parisen dantzatzen zen "la
galopade" izeneko kontra-dantza ezagun baten berbera da. Horrelako hainbat
adibide eskaintzen ditu Guilcherrek. Dantza tradizionalak garai bakoitzeko
moden eta ekarpen artistikoekin aberasten eta osatzen joan direla erakusten
digute adibide horiek. Luzaroan horrela funtzionatu du horrek, eta orain ere
horrela funtzionatzen du. Diska berri honetan argitaratu diren doinuetako
batzuk akaso arrakasta izango dute eta datozen belaunaldietako
errepertorioetan integratuta geratuko dira. Beste batzuk ez dute zorte hori
izango eta ahanzturak eramango ditu.

Zure azken komentarioa "por lo menos si no se hace algo mejor" dohainekoa
iruditu zait. Are gehiago diska entzun gabe esateko. Diska horretan parte
hartu duten musikari batzuen lana ezagutzen dut eta tradizioa ezagutu eta
bizi dutela iruditzen zait, eta ezagutza horretatik abiatuta dagoeneko
ekarpen interesgarriak egin dituzte. Bere garaian Etxahun Irurik edo Faustin
Bentaberrik egin zituzten bezala.

Ondo segi,
oier.


On 10/20/07, Eraiki Dantza Taldea <eraiki.tal a bildua euskalnet.net> wrote:
>
> El ambiente de éste día suele ser muy bueno, además el tiempo acompañó.
> No obstante hay dos cuestiones sobre las que me gustaría comentaros.
> .-En cuanto al nuevo CD he de deciros que no lo compré, la música no me
> gustó, no invita a bailar jauis, seguimos queriendo innovar, muchas veces
> por innovar y con los me parece 22 jauzis que hay recogidos creo que es
> bastante, por lomenos si no se hace algo mejor.
> .-En cuanto a la actuación de la tarde del grupo Alurr, alucinante!! sólo
> conocía información de su web pero no los había visto en directo.
> Me parece penoso que EDB de Iparralde en un día como el Muxico Eguna
> traiga
> a un grupo de las características de Alurr porque creo que no es el marco
> adecuado ya que no vimos nada tradicional, ni música ni trajes ni
> danzas,me
> parece una decisión desafortunada por parte de EDB Iparralde.
> En cuanto a Alurr en su página wed dicen Alrr "dantza taldea" desde luego
> supongo que no se referirán a un grupo de dantza al uso me refiero a danza
> tradicional o similar.
> Pudimos ver más de lo mismo, coreográfias de Edu, pasos de Bizkaino,
> Arratia
> y poco más. En cualquier caso no tengo nada en contra de Alurr siempre y
> cuando se aleje dentro de su denomincaión como grupo de dantza entendida
> como los grupos que representan nuestro folklore.
> En fin la tarde fue penosa
> Oscar
>
> ----- Original Message -----
> From: "dantzan.com" <dantzari a bildua dantzan.com>
> To: "Dantzan zerrenda" <dantzan a bildua postaria.com>
> Sent: Tuesday, October 16, 2007 11:17 AM
> Subject: [dantzan] Azkaindarrak, jauzi eta ebats!
>
>
>
> Dantzari andanarekin eta giro ederrean iragan da pasa den igandean
> Mutxiko Eguna Arrangoitzen. Goiz eta arratsaldez mutxikoak dantzatzeko
> aukera izan da, mutxikoen doinu berriak biltzen dituen CDa aurkeztu da
> eta Betti Beteluri ohiko omenaldia egin zaio.
>
> Azkaindarrak, jauzi eta ebats!
> dantzan.com  2007/10/16
> http://www.dantzan.com/albisteak/mutxiko-eguna-07
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> dantzan-leave a bildua postaria.com
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> dantzan-leave a bildua postaria.com
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20071020/fa80a30a/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago