[dantzan] Azkaindarrak, jauzi eta ebats!

Eraiki Dantza Taldea eraiki.tal a bildua euskalnet.net
Al, Urr 22, 23:16:32, CEST 2007


Kaixo Oier, tendré que comprar el CD y darle otro repaso aunque ya te digo que en directo no me gustó mucho.
El nuevo libro de Sagaseta creo está casi terminado así que pronto veremos la nueva recopilación.
Ikusi arte
Oscar
  ----- Original Message ----- 
  From: Oier Araolaza 
  To: Dantzan zerrenda 
  Sent: Saturday, October 20, 2007 11:13 AM
  Subject: Re: [dantzan] Azkaindarrak, jauzi eta ebats!



  Kaixo Oscar,

  Oraindik pare bat aldiz bakarrik entzun dut Aintzina diska, baina iruditzen zait jauziak dantzatzeko doinu polit batzuk daudela bertan, eta merezi duela erostea. 22 jauzi jasota daudela diozu, akaso Sagasetaren liburuan agertzen direnak dira horiek? Sagasetan liburua ez daukat orain eskura eta ezin ditut kontatu, baina adibidez Guilcherren liburuan begiratu ditut eta gutxienez 25 kontatu ditut. Sagasetaren Luzaideko dantzen liburua 1977koa da, eta Jean Michel Guilcherren "biblia" 1984koa. Urte asko pasa dira beraz bi lan eder horiek argitaratu zirenetik eta ziur aski harrezkero Claude Iruretagoienak, Xabier Itzainak edo Sagasetak berak jauzi gehiago jasoko zituzten. 

  Jauziak dantza genero bat osatzen dute, eta nire ustez genero hori egituratzen duten irizpideak eta arauak ezagutuz gero, ez zilegi bakarrik, osasungarri eta aberasgarri ere bada pieza berriak sortu eta plazaratzea. Horrek ez dio inolako kalterik egiten dantza tradizioanalari, aberastu bakarrik egiten du. Zure planteamendu horrekin fandango eta arin-arinak ere ez genituzke berriak erabili beharko, eta demagun, Elgeta, Gelatxo eta Sakabiren garaiko errepertorioa jaso eta doinu haiekin dantzatzera mugatu beharko ginateke. Errepertorio ederra zinez, baina ondotik sortu diren piezen artean ere fandango eta arin-arin eder askoak dantzatzen ditugu (nik behintzat bai).

  Nik argi dut jasota dauden jauziak noizbait norbaitek sortuko zituela. Bere garaiko musika eta modetan oinarrituta sortu zuen pieza, eta bere arrakasta handiena izan da gaurdaino iritsi dela eta gaur ere dantzatzen dugula. Baina ez dut ulertzen zergatik XVIIII. edo XIX. mendean musikari batek mutxiko doinu bat sortu zezakeen eta gaurko sortzaileei ez diezun aukera hori onartzen. Jauzien azterketa musikologikoak egitera hurbildu direnek berehala antzeman dituzte doinu horiek beste toki batzuetakoekin dituztenak antzekotasunak. Adibidez, moneindarrak jauzia, Jean Michel Guilcherrek dioenez jauzi horren zati bat XVIII. mendean Parisen dantzatzen zen "la galopade" izeneko kontra-dantza ezagun baten berbera da. Horrelako hainbat adibide eskaintzen ditu Guilcherrek. Dantza tradizionalak garai bakoitzeko moden eta ekarpen artistikoekin aberasten eta osatzen joan direla erakusten digute adibide horiek. Luzaroan horrela funtzionatu du horrek, eta orain ere horrela funtzionatzen du. Diska berri honetan argitaratu diren doinuetako batzuk akaso arrakasta izango dute eta datozen belaunaldietako errepertorioetan integratuta geratuko dira. Beste batzuk ez dute zorte hori izango eta ahanzturak eramango ditu. 

  Zure azken komentarioa "por lo menos si no se hace algo mejor" dohainekoa iruditu zait. Are gehiago diska entzun gabe esateko. Diska horretan parte hartu duten musikari batzuen lana ezagutzen dut eta tradizioa ezagutu eta bizi dutela iruditzen zait, eta ezagutza horretatik abiatuta dagoeneko ekarpen interesgarriak egin dituzte. Bere garaian Etxahun Irurik edo Faustin Bentaberrik egin zituzten bezala. 

  Ondo segi,
  oier.



  On 10/20/07, Eraiki Dantza Taldea <eraiki.tal a bildua euskalnet.net> wrote: 
    El ambiente de éste día suele ser muy bueno, además el tiempo acompañó.
    No obstante hay dos cuestiones sobre las que me gustaría comentaros. 
    .-En cuanto al nuevo CD he de deciros que no lo compré, la música no me
    gustó, no invita a bailar jauis, seguimos queriendo innovar, muchas veces
    por innovar y con los me parece 22 jauzis que hay recogidos creo que es 
    bastante, por lomenos si no se hace algo mejor.
    .-En cuanto a la actuación de la tarde del grupo Alurr, alucinante!! sólo
    conocía información de su web pero no los había visto en directo.
    Me parece penoso que EDB de Iparralde en un día como el Muxico Eguna traiga 
    a un grupo de las características de Alurr porque creo que no es el marco
    adecuado ya que no vimos nada tradicional, ni música ni trajes ni danzas,me
    parece una decisión desafortunada por parte de EDB Iparralde. 
    En cuanto a Alurr en su página wed dicen Alrr "dantza taldea" desde luego
    supongo que no se referirán a un grupo de dantza al uso me refiero a danza
    tradicional o similar.
    Pudimos ver más de lo mismo, coreográfias de Edu, pasos de Bizkaino, Arratia 
    y poco más. En cualquier caso no tengo nada en contra de Alurr siempre y
    cuando se aleje dentro de su denomincaión como grupo de dantza entendida
    como los grupos que representan nuestro folklore.
    En fin la tarde fue penosa 
    Oscar

    ----- Original Message -----
    From: "dantzan.com" <dantzari a bildua dantzan.com>
    To: "Dantzan zerrenda" < dantzan a bildua postaria.com>
    Sent: Tuesday, October 16, 2007 11:17 AM
    Subject: [dantzan] Azkaindarrak, jauzi eta ebats!



    Dantzari andanarekin eta giro ederrean iragan da pasa den igandean 
    Mutxiko Eguna Arrangoitzen. Goiz eta arratsaldez mutxikoak dantzatzeko
    aukera izan da, mutxikoen doinu berriak biltzen dituen CDa aurkeztu da
    eta Betti Beteluri ohiko omenaldia egin zaio.

    Azkaindarrak, jauzi eta ebats! 
    dantzan.com  2007/10/16
    http://www.dantzan.com/albisteak/mutxiko-eguna-07


    _______________________________________________ 
    Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
    dantzan-leave a bildua postaria.com

    _______________________________________________
    Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
    dantzan-leave a bildua postaria.com





------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
  dantzan-leave a bildua postaria.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20071022/109531d0/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago