[dantzan] Azkaindarrak, jauzi eta ebats!

sebas zamora ttipitto1 a bildua hotmail.fr
As, Urr 23, 17:21:23, CEST 2007


Kaixo. Bi hitz Eraiki Dantza Taldeko kideari erantzuteko. Iparraldeko EDB-ko administratzaile bat naiz, AINTZINA diskaren sortzaile bat (4 musika idatzi ditut eta musikaria naiz) eta ALURR dantza taldearen lagun bat. Beraz gai guzietan kritikatua sentitzen naiz. Gutun hau nere izenean idazten dizut. Zure kritikak irakurri ditut. Bakoitzak nahi duena pentsatzen du...  Nik ez dut zu bezala ikusten. Lehen gauza : Diskari buruz egiten duzun kritika. "no invita a bailar" idazten duzunean, ala dantzari txarra zira ala diska ez duzu ongi entzun. Musikak ez dituzula gustukoak, ados! Bainan ez erran ez direla egokiak dantzatzeko! Bestenaz ez dut ulertzen jendeak nola egin duen dantzatzeko Arrangoitzen. Bigarren gauza: "me parece una decisión desafortunada por parte de EDB Iparralde" .  Iparraldeko EDB-k nahi duena antolatzen du iparraldean eta dizugu zure iritzia eskatu... Kritikarik baldin bazinuen egiteko, Arrangoitzen egin behar ziren gure arteko batekin eta ez foru baten bidez. Gainera, Iparraldeko EDB-ren lanetarik bat, dantzaren erakustea dago (Hegoaldekoa bezala). Ez dizuegu kirolarik erakutsi nere ustez. Beraz ez bazira ados, EDB-en sartu eta lan egin. Ya EDB-n bazira, Iparralderat deitu eta hitz egingo degu. 
Alurr dantza taldeaz ez dizut ezer erranen. Beraiei da erantzun baten emaitea eta ez niri. Bakoitzak berea. Aldiz, Hitz bat esango dizut tradizioaz. Zuretzat, oraiko kreazioak ez dira onartu behar (idatzi duzun arabera: no vimos nada tradicional). Beraz zer dantzatu behar dugu? Duela bi mende sortutako dantzak? Eta mende baten buruan, gure haurren haurrek zer dantzatuko dute? Hiru mendetako dantzak? Beraz, labur bilduz, euskal dantzak bi mende ditu eta gaur ezin dugu eukal dantza aldatu. Beharrik musika mailan idekiagoak direla (bestenaz Tapia-k eta Kepa-k zer joko zuten beren trikiarekin, eta Oskorrik sartu dituen atzerriko musika tresnekin?). Abarkak ere aldatu dituzu besteak bezala ibiltzeko kalean, ez? Hori ere ez da tradizionala. Horra nere iritzia. Gure arbasoek gauza asko sortu zituzten. Batzuk egon dira (eta gaur deitzen ditugu tradizionalak) eta beste batzuk galdu dira (ez baitziren jendearen gustukoak). Gure gaurko lanak: gauza tradizionalen atxikitzea eta haurrei erakustea baita ere beste gauza batzuen proposatzea. Gure haurrek (eta biharko gizarteak) atxikiko dituzte ala ez. Bainan tradizioak Bizia segitu behar du eta ez da 18 edo 19 garren mendean kokatu behar. Adibidez: Euskaldunak Sorginak, edo Lapurdiko  Betteluren fandangoa edo Axuri Beltza (Eaurtako neska dantza), nola kontsideratzen dituzu? Jakin zazu ez direla hain aspaldi sortuak izan eta denek kontsideratzen dituztela tradizionalak bezala... Beraz EDB-ren lana izan behar da denetarik eskaintzea eta gizarteak hautatuko du nahi duena. EDB ez zazula kritika otoi. Azken galdera bat: Españolez idaztea tradizionalagoa dago? Euskara oraiko kreazio bat izan behar da...
Jakin zazu zure taldea errespetatzen dutala (Eraiki bat baino gehiagotan ikusi dut). Gauargi festibalean edo Bidasoaldeko jaialdian... Egiten duzuena errespetatzen dut eta ongi egiten duzue (gauzak esan behar dira). Batzuk hor izan behar dira tradizioa atxikitzeko. Bainan otoi, besteak eta beren ekintzak errespetatu...
_________________________________________________________________
Essayez Live.com et créez l'Internet qui vous ressemble : infos, sports, météo et bien plus encore !
http://www.live.com/getstarted


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago