[dantzan] Azkaindarrak, jauzi eta ebats!

Arkaitz Orbegozo Larrión arkaitz1981 a bildua hotmail.com
As, Urr 23, 20:54:45, CEST 2007



Kaixo Sebas eta Dantzan-eko foroko kideok,
 
Berriro natorkizue ni beti bezala sua ere pixka bat piztera. Dakizuenez oso gutxitan idazten dut baina egiten dudanean, ez dakit zergatik, lotan dauden gure dantzaren munduko kide eta lagunak esnatzeko eta xaxatzeko balio izaten du.
 
Nik ere bu hitz egin nahiko nituzko bai Oscar baita Sebasen iritziei buruz. Besteetan idatzi dudanez, batzuek jakingo duzue ni ere Oscar bezala Eraiki Dantza Taldeko kidea naizela.Gehien bat Oscarrenarekin bat etorri arren nire iritzia dela ere argi utzi nahi dut. Gauza asko nahastu dira azken egunotako mail-etan eta orden pixkatekin joan ahiko nuke.
 
Nire taldeko kideak pasa den urriaren 14an Arrangoitzen izan ziren ez bezala nik ezin izan nuen joan baina izan dut Oscar eta beste lagunen ahotsetatik egun hartan jazotako ekintzen berri eta Alurr Taldearen emanaldiaren bideoa ere ikusi ahal izan dut.
 
Hasteko eta Sebasen idazkiaren ordenarekin jarraituz, eta Jauzi berrien diskari buruz, ez dut uste horren gaizki hartu behar zenukeenik. Agian Oscarren hitza ez ziren egokienak izan baina beste edozein sortzaile bezala (esaten duzunez diskaren sortzaileetako bat zara) onartu beharko dituzu zure lana ikusi edo entzun dutenen kritikak ezta? Beti izango da zure lanaren alde edo kontra agertuko den pertsonarik. Eta bestalde kritikak jaso baditu diskak (berdin zait onak ala txarrak izan) seinale ona da ez? Lan horrek inor ez duela indiferente uzten esan nahiko du eta. Ni ez naiz diskaren balorazioa egitera sartuko ez baitut doinurik entzun.
 
Ondoren, ez zait ondo iruditzen Iparraldeko EDB-ari egindako kritikak ere ez onartzea. Ondo da ez diozuela inori bere iritzia eskatu Mutxiko Egunera Alurr Taldea eramatearen erabakiari buruz baina bestalde nahiko duzue bertara dantzariak eta bestelakoak gerturatzea ezta? Ba orduan han egondakoen gustoen araberako kritikak entzuteko prest egon beharko zenukete. Batzuk benetan zoratuta joango ziren etxera eta besteei ez zitzaigun batere gustatu emanaldia eta kritikatzeko eskubidea ere izango dugu ez? Ezer antolatzen ez duenari ez zaizkio inoiz kritikak iristen. Ba zuen lanaren sari bezela horrekin bizi beharko duzue. Gainera eta Dantzan-en foroa osatzen dugunok eskertzen dugu noizean behin horrelako “astindu” txikia, horretarako sortu baita. Hala ez bada behintza Oier zuzendu egidazu mesedez.
 
Zure eskutitzari buruzko azken komentario gisa jakin ezazu euskaraz idatzi ez, eta Gazteleraz egiten badu ez dela “tradiziozkoagoa” edo “berriagoa” delako. Izan ere inoiz euskara jakin ez eta 30 urte baino gehiagoz Euskal Dantza eta Euskal Kulturaren alde egindako pertsona baten iritzia baita. Berak ahal duen modurik onenean adierazitakoa. Ulertu ere primeran ulertzen ditu hemen idatzitako mezuak (bestela ez lituzke erantzungo) baina bere euskaraz idazteko zailtasunaren aurrean errazago eta ulergarriago egingo litzaiokeen hizkuntzara jotzen du.
 
Honekin bukatu eta nik ere adierazi nahiko nuke ikusitako Alurr Taldearen emanaldiari buruzko iritzia.
 
Jakina da gure taldean dugun Euskal Dantzaren ikuspegia eta ez dut horri buruz ezer gehiago esan behar baina beste taldeek egiten duten lan eskergari baliorik kendu gabe  nire iritzia eman nahiko nuke zenbait dantzarik duten “sorkuntza” –ren kontzeptuari buruz. Ni ez nago batere kontra dantza eta sorkuntza berriak egin nahi dituztenekin baina azaldu nahiko nuke denek ez dutela “fortuna” berdinarekin lortzen. Azalduko naiz. Ezaguna da urte batzutatik ona euskal dantzari batzuen berritzearenganako joera, baina nik eztabaidara ekarri nahi dudana zera da: berritzea berritzeagatik soilik?
 
Nik ikusle bezala baditut emanaldi bat ikustera joaten naizenean asetu behar ditudan grinak: estetika, musika, jantziak, koreografiak, dantzarien trebezia eta gaitasuna... Baina ezin dut esan lehengo eguneko Arrangoitzeko emanaldiarekin grin horiek asetu nituenik.
 
Ni behintzat ez nau ezer “asetzen” denbora guztiak gipuzkoako eta bizkaiko edo zuberoako pausuak nahasten ari diren dantzariak ikustea. Koktelera batean pausu horiek guztiak sartu eta gaur eguneko musika batekin gatzatu ondoren ateratako koreografiak iruditzen zitzaizkidan guztiak. Eta zer esan zuberoako godaletair buruz? Pausuak, musika eta figurak betikoak ziren baina “malla” eta gona beltzez eta koloretako blusez apaindutakoak besterik ez.
 
Zer berritasun dago “makil gurutzatuak” dantzatzean Lord of the Dance espektakuluaren Siamsa doinua gehitzean?
 
Eta zertara dator emanaldiaren erdian ezpata dantzari laukote bat agertzea “santisimo” egiteko? Behar bezalako jantzi eta musikaz lagunduta atera ziren guztiz koreografia “berriez” osatutako emanaldi batean.
 
Nire aldetik nahiago dut gipuzkoako zortziko talde bat ikusi uztai txikiena egiten, han agertutako neska lirain eta dantzari bikainen uztai txikien joku berezi hura ikustea baino.
 
Ez dakit ondo ulertzen den esan nahi dudana, berritzen ari gara edo soilik bazterrak nahasten? Ezin al da pausu berririk sortu edo doinu egokiagorik bilatu eskeini nahi diren koreografia berrietan? Hau da, sor dezagun euskal dantza berria baina utz dezagun pakean dantza tradizionala den bezala eta bere testuingurutik atera gabe (musika, pausuak, jantziak,...). Ona al da kontzeptu desberdinak nahastea? Dantza baten disekzioa egitea alegia: hemedik pausu hau, handik uztai joku hau, bestetik doinu hau, dena nahastu etam  voilà!
 
Gehiegi ez aspertu izana espero dut eta nire erreflexioak zerbait piztu eta eztabaida hasteko balio badu, konforme nago.
 
Gero arte!
 
 
Arkaitz
 
 
> From: ttipitto1 a bildua hotmail.fr> To: dantzan a bildua postaria.com> Date: Tue, 23 Oct 2007 15:21:23 +0000> Subject: Re: [dantzan] Azkaindarrak, jauzi eta ebats!> > > Kaixo. Bi hitz Eraiki Dantza Taldeko kideari erantzuteko. Iparraldeko EDB-ko administratzaile bat naiz, AINTZINA diskaren sortzaile bat (4 musika idatzi ditut eta musikaria naiz) eta ALURR dantza taldearen lagun bat. Beraz gai guzietan kritikatua sentitzen naiz. Gutun hau nere izenean idazten dizut. Zure kritikak irakurri ditut. Bakoitzak nahi duena pentsatzen du... Nik ez dut zu bezala ikusten. Lehen gauza : Diskari buruz egiten duzun kritika. "no invita a bailar" idazten duzunean, ala dantzari txarra zira ala diska ez duzu ongi entzun. Musikak ez dituzula gustukoak, ados! Bainan ez erran ez direla egokiak dantzatzeko! Bestenaz ez dut ulertzen jendeak nola egin duen dantzatzeko Arrangoitzen. Bigarren gauza: "me parece una decisión desafortunada por parte de EDB Iparralde" . Iparraldeko EDB-k nahi duena antolatzen du iparraldean eta dizugu zure iritzia eskatu... Kritikarik baldin bazinuen egiteko, Arrangoitzen egin behar ziren gure arteko batekin eta ez foru baten bidez. Gainera, Iparraldeko EDB-ren lanetarik bat, dantzaren erakustea dago (Hegoaldekoa bezala). Ez dizuegu kirolarik erakutsi nere ustez. Beraz ez bazira ados, EDB-en sartu eta lan egin. Ya EDB-n bazira, Iparralderat deitu eta hitz egingo degu. > Alurr dantza taldeaz ez dizut ezer erranen. Beraiei da erantzun baten emaitea eta ez niri. Bakoitzak berea. Aldiz, Hitz bat esango dizut tradizioaz. Zuretzat, oraiko kreazioak ez dira onartu behar (idatzi duzun arabera: no vimos nada tradicional). Beraz zer dantzatu behar dugu? Duela bi mende sortutako dantzak? Eta mende baten buruan, gure haurren haurrek zer dantzatuko dute? Hiru mendetako dantzak? Beraz, labur bilduz, euskal dantzak bi mende ditu eta gaur ezin dugu eukal dantza aldatu. Beharrik musika mailan idekiagoak direla (bestenaz Tapia-k eta Kepa-k zer joko zuten beren trikiarekin, eta Oskorrik sartu dituen atzerriko musika tresnekin?). Abarkak ere aldatu dituzu besteak bezala ibiltzeko kalean, ez? Hori ere ez da tradizionala. Horra nere iritzia. Gure arbasoek gauza asko sortu zituzten. Batzuk egon dira (eta gaur deitzen ditugu tradizionalak) eta beste batzuk galdu dira (ez baitziren jendearen gustukoak). Gure gaurko lanak: gauza tradizionalen atxikitzea eta haurrei erakustea baita ere beste gauza batzuen proposatzea. Gure haurrek (eta biharko gizarteak) atxikiko dituzte ala ez. Bainan tradizioak Bizia segitu behar du eta ez da 18 edo 19 garren mendean kokatu behar. Adibidez: Euskaldunak Sorginak, edo Lapurdiko Betteluren fandangoa edo Axuri Beltza (Eaurtako neska dantza), nola kontsideratzen dituzu? Jakin zazu ez direla hain aspaldi sortuak izan eta denek kontsideratzen dituztela tradizionalak bezala... Beraz EDB-ren lana izan behar da denetarik eskaintzea eta gizarteak hautatuko du nahi duena. EDB ez zazula kritika otoi. Azken galdera bat: Españolez idaztea tradizionalagoa dago? Euskara oraiko kreazio bat izan behar da...> Jakin zazu zure taldea errespetatzen dutala (Eraiki bat baino gehiagotan ikusi dut). Gauargi festibalean edo Bidasoaldeko jaialdian... Egiten duzuena errespetatzen dut eta ongi egiten duzue (gauzak esan behar dira). Batzuk hor izan behar dira tradizioa atxikitzeko. Bainan otoi, besteak eta beren ekintzak errespetatu...> _________________________________________________________________> Essayez Live.com et créez l'Internet qui vous ressemble : infos, sports, météo et bien plus encore !> http://www.live.com/getstarted> _______________________________________________> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:> dantzan-leave a bildua postaria.com
_________________________________________________________________
Express yourself instantly with MSN Messenger! Download today it's FREE!
http://messenger.msn.click-url.com/go/onm00200471ave/direct/01/
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20071023/35575d99/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago