[dantzan] fororako mezu bat: Alurr dantza taldetik Oscar eta Arkaitzi:

servigraf servigraf a bildua servigraf.info
Ost, Urr 24, 13:24:18, CEST 2007


Oscar eta Arkaitzi:

begira, ez genuen ezer erantzun nahi Alurretik, ez baikara inoiz 
honelako eztabaidetan sartu, nahikoa lan dugu egunerokotasunean 
murgilduz, klaseetan, haurren goraberetan... inportanteagoa iruditzen 
zaigu, gauzak egitea (ongi edo gaizki), esaka aritzea baino. HAlata 
guztiz eritzi ezberdinak irakurtzea positiboa deritzogu.
BERAZ...
Oscar-i gauza bat:
-Hemen penoso bakarra zu zara.
Nola sartu zaizu hau berrenera? Ondo ez. ba horixe da zuk guri elarazi 
diguzun lehen ostikada, ezagutu ere egin gabe. Oso elegantea etzara ene 
iritziz.
30 urtetan lan asko egingo zenuen baina gauza batzuk oraindik ikasteko 
dituzu. Kritikak egitea ondo dago baina ez faltatu han egon ziren 
ehundaka lagunak. Zuk diozun musika txar horrekin dantzan aritu ziren 
guztiak eta gu obazionatu (oso gutxitan pasatzen bada ere) ziguten 
danak , ez al dute errespetua merezi? . Eta euskaraz idazten ez 
badakizu itzultzaileak daude dohainik udaletxeetan zure idatziak 
itzultzeko. Gehienbat diot Arrangoitzen zegoen jende gehienak ez baitu 
espainola ulertzen, Iparraldeko EDBkoak barne. Eskerrak Sebasek 
ahalegina egin duen zu ulertu eta erantzuteko!!.

Arkaitzi:

Ni Eider naiz zuk diozun “dantzari lirain eta bikain”etako bat ( 
aurreko zure parrafadaren ondoren horrela adjetibatu izanak tuntunaren 
itxura gehiago badu ere!)

Nik eztut inongo arazorik bakoitzak nahi duena egitearekin. Zuek ordea 
ez duzue nahi bakoitzak nahi duena egitea. Dantza tradizionalaren 
guardianak dirudizue eta gu amenaza moduan tratatu gaituzue. Ongi 
ba,jakin ezazuela, bide berriak hartu ditugunetik hau goraka doala... 
urtero jende pila gehiago hasten dela dantza ikasten, gehienak gazteak, 
eta gurera datoztela haize berriez seduzituak sentitu direlako. Agian 
txip-a aldatzen hasi beharko duzue ez?? eztut esan nahi zuen 
dantzatzeko eta sentitzeko modua aldatzea, baino bai errespetatu ta 
onartzea besteen dantzatzeko eta sentitzeko modua!
Ez duzue ezer positiboa esaten (agian “lirain eta dantzari bikain”arena 
baina  kontextu horretan nahiko negatiboa da nere ustez...). Eta hori 
ez da justua, berriro diot, piska bat dotoreagoa izango bazina nik ere 
beste tonu bat erabiliko nuke zurekin.

Koktelak gustoko ditugu, musika desberdinak ere bai; euskal 
musika,flamenkoa, musika afrikarra, batukada (gurekin jotzen duen talde 
bat dugu, aupa MULAMBO!, Arrangoitzen ez baziren egon ere! flipatu ingo 
zenuten, zuzenean ileak puntan jartzen dituzte, fijo!)gustora egingo 
genituzke koktel gehiago, nahasketa gehiago, beste kulturekin fusio 
gehiago, baina piskanaka, denborarekin...

Guk oso oroitzapen ona eman dugu Arrangoitzetik. Ikuslegoaren %95 oso 
gustora baiotzegoen, baina normala da, beti egotea gustatu etzaion 
norbait! EZIN DENEI GUSTAU BETI!!

Kutrea iruditu zitzaizuela? badakizue, Hurrengoan ez etorri gu nikustea 
ta kitto.

Alurren istoria nahiko berria da (12 urte) baina bertan gauden dantzari 
batzuena luzexagoa da. Eta gu ere, bere garaian tradizional talde bat 
ginen: hau da, zinta dantza, uztai txiki, jorrai dantza... egiten 
genituen, alpargata, jantzi tradizional eta moņo dotoreekin... BAINA... 
MOMENTU BATEAN ERABAKI GENUEN, beste zeozer nahi genuela,
eta hori LORTU DUGU!Hain zaila da hori ulertu eta errespetatzea?, guk 
izugarri disfrutatzen dugu gure dantzekin, koktelekin, lorf of the 
dance-ekin, mulamborekin, telefunkarekin, trikitixarekin, 
txalapartarekin... guk aldatu nahi izan dugu, gu ez gara 
tradizionalistak zuen modura, guk beste modu batera zabaldu nahi dugu 
gure gogoa, ilusioa eta abilezia(zergatik ez!!) tradizaioak jarraitu 
behar du, guk haurrei erabat tradizionala erakusten diegu dena, jakin 
dezaten nondik datorren gure koreografien mamia eta beren herriaren 
kultura aberatsa...; zuena bezalako taldeak ere egon behar dute, zenbat 
eta gehiago hobe!! baina guk BESTE BIDE BAT HARTU DUGU, eta gure arazo 
eta zailtasun guztien gainetik aurrera diardugu,ez genuke nahi gure 
artean, hau da euskaldun garen momentutik eta dantzari garenetik alkar 
trabarik jartzea.

Guk ere beste taldeen emanaldiak ikusi ditugu, batzuk tradizionalak, 
besteak ez hainbeste... batzuk gustatu zaizkigu, besteak ez, sin mas, 
gure artean komentau, norbait ezagutuz gero berarekin eritziak 
kontrastau, momentuan eta aurrez aurre, eta KITTO.

Zuek zer, ALURR ikusi duzue bakarrik? Hau da gustatu etzaizuen bakarra? 
zergatik mezu dantza hau? Nik uste dut badakitela zergatik...

Guk ez dugu arazorik, atzo Oņatiko Korpus dantza erakustera etorri 
zitzaigun Aņorgako dantza taldeko gazte bat, oso jatorra portzierto, 
eta ikasten dugunean, guk erabakiko dugu nola dantzatu, zein 
erroparekin, orrazkera, musika etb... eta ez gara inori permisorik 
eskatzera bultzatuak sentitzen ,noski erakusten digunari BAI, eta 
berari igual zaio. Gero zuberoatik datoz Xulketinoa perfekzionatzera, 
koreografia politak egiteko, Bizkaitik ere, Arratia ongi 
erakustera...arreman hona dugu dantza tradizizionalak egiten 
dituztenekin... gurea errespetatzen dute eta gure pausuak hobetzeko eta 
perfekzionatzeko klaseak ematera datoz!!

Dantzari ugari aritu dira eta daude gurean, aparte beste talde batean 
dabiltzanak, Udaberrin, Haurtzaka eta Ostadarren... beren dantza 
unibertsoa zabaldu nahi dute PUNTO.

Noski beti dago txanponaren beste aldea, kasu honetan ZUEK. Pena da 
hain herri txikia eta hain banatua, tradizioa modernitatearekin 
borrokan, bien kalterako, dantzariak elkarrekin inbiditan....
ZERTARAKO??? ez nuke berriz hontaz idatzi bearrik sentitu nahi, dantzak 
libre egiten nau eta besteak ere libera daitezela,
lehenengo askatasuna gero beste guztia: tradizioa, “fortuna”...

guretzako dantzak ez dira propietate pribatuak, denenak baizik, eta 
tradizio eta folklorea errespetatu behar dugu denok, baina 
eboluzionatzea ez da traizionatzea.
Beste kultura, tradizio eta folkloreek ere eboluzionatzen 
darraite,bakoitza bere erritmoan eta kolore guztietako erizti eta 
kritika guztiak lagun. Gizakiak gauza berriak sortu eta zaharrak 
aldatzeko gaitasuna du, eta horretan jarrai dezala, beste askok 
lehengoa zaindu eta mimatzeko dauden moduan. Biak joan behar dute 
orekatuak, eta alkar oztopatuz!! Ez gaiztetzen hain buru gogorrak izan 
eta errespeta dezagun lanean ari den jendea. Akatsek bakoitzari 
erakusten diote denborarekin zertan hobetu edo zuzendu eta zertan 
aldatu. Garrantzitsuena ez geldik egotea eta mugitzea da.
ANIMO DANTZATZEN DUZUEN DENOI ETA ZORTE ON!

aio.
eider

P.D. “Eraiki”: Badakit ez dezuela onartuko nik esaten dudana. Finean, 
foroa irakurtzen duten beste guztientzat idatzi dut, beste ikuspegi bat 
izan dezaten.
Eritzi desberdinak eta pentsamolde hainbat entzutea gustoko dut hori 
baita aberastasuna, denentzako. Ordea, ez zaizkit rollo txarrak 
gustatzen, ezta lan egiten duen jendearen gaizki esaka aritzea 
(onartzen dut “penoso” bezala gu katalogatzeak min egin didala, bai). 
Zihur nago berriz ere erantzungo dezutela , baina mesedez ez dezagun 
beste jende guztia nazkatu, indarrak gorde ditzagun probetxuzko gauzak 
egiteko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: text/enriched
Tamaina: 7982 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20071024/42849453/attachment.bin>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago