[dantzan] EZTABAIDATZEKO PREST ?????

Amaiur Dantza Taldea amaiur a bildua amaiur.org
Ast, Urr 25, 21:37:44, CEST 2007


Kaixo:

 

   Azken egunetako eztabaida kontutan hartuta, idazteko gogoa etorri zait. 

 

Nik foro honetan sartu nintzen, eztabaida gune bat zelakoan. Ez dut ukatzen, hala ere, heltzen zaidan informazioa, baliagarria suertatzen ez zaidanik, baina foro honen bideak bestelakoak izango zirela aurreikusi nituen. Batez ere, nire zalantzak argitzeko eta eztabaidatzeko, gunea eta tresna bezala aurreikusi nuen. 

 

Egia esan, eztabaida gutxi ikusi ditut orain arte, eta gehienetan pertsonen kritikan oinarrituak izan dira, batez ere, ez ordea, bakoitzaren ikuspuntuak, gure dantza munduari ekartzen dizkion onurak edo ondorioen, analisia egiteko asmoz. 

 

Kritika beti gustatu izan zait niri, bai gure dantza taldeari egindakoak, (haiekin asko ikasi dugulako), bai besteei egiterakoan (haien ikuspuntuen defentsa entzutera eta ulertzera, ez konpartitzera, behartu nautelako).  Beti ere, ikuspuntuetan ados egon edo ez egon, pertsonen arteko errespetua eta beraien lanenganako errespetua ez genituzke zapaldu behar. 

 

Horretan nengoen ba, zuen azken eztabaida bide polita irekitzen zuen, TRADIZIOA VS BERRIKUNTZA deitu genezakeen gaia jorratzeko. Ez nahiz baten zale edo bestearen kontrako, hain zuzen ere, beste pertsona batzuekin kontrastatu nahiko nituzke, ditudan hainbat zalantza, geroago nire arrazonamendua sendoagoa izateko, .

 

Eztabaidarako prest bazaudete, nire inguruan inoiz jaso eta entzun izan ditudan, esaldiak jarriko ditut, (alde batekoak eta kontrakoak,) erreflexioa eta eztabaida (sanoa) piztu dadin berriro. 

 

Berrikuntzak baldin badira zergatik, hartzen dituzte (ditugu), abesti eta pauso zaharrak?

Ez al ziren berriak izan behar? 

 

Gure herri txiki honetan, zergatik alde onak eta txarrak atera beharrean, bakarrik gauza txarrak ateratzeko gai gara ?Besteen gauzetatik ez zaigu ezer gustatzen?

 

Tradizionalak izan diren dantzak, noizbait ez al ziren ba, berriak izan?Zergatik dira tradizionalak? Zer nolako lotura izan behar dute inguratzen gaituen ingurunearekin ?

 

Berrikuntzek ze gauza berri ekartzen digute ?musika? Pausoak? Estiloa? Koreografia?

 

Musika berriak dantzagarriak ez badira non dute zailtasuna ? musika konpasetan? Erritmoetan? Abiaduran ?

 

Rock and Roll ez al da euskaldunen dantzatzeko era berria, eta kontzertuak erromeria egiteko era berria ?

 

Zergatik berrikuntzen artean batzuk onargarriak iruditzen zaizkigu eta besteak ordea sakrilegioa?

 

Nor arautzen ditu ( edo arautu beharko lituzke) euskal herriko dantzak ? Nola? 

 

Zein da dantza talde bakoitzeko dantza esparrua? Aisialdia? Artistikoa/ Ikuskizunak? Ohituren babesa ? Formatiboa ? Extraeskolarra ?? Zeintzuk dira baliagarriak eta zeintzuk ez ??

Esparru ezberdinak badaude, ez al dira helburu eta lan egiteko era ezberdinak proposatu behar ?

 

Beno espero dut hasteko nahikoak izango direla, eta zuek ere zuen zalantzak eta galderak bidaltzea, horrela agian, urte batzuk pasa eta gero, analisiak eta arrazonamenduak,  sendoagoak izango direlakoan nago. 

 

Zerbaiterako balioko du ?  batek daki.. Baina behintzat ez garela aspertuko . 

 

Ez ahaztu errespetua.. mesedez.

 

Ongi izan eztabaida kideak !!



Zirikatzaile, 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20071025/55c62737/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago